139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Murchanteko RJ Juspoyo-Canal sektorea urbanizatzeko proiektua behin betiko onetsita

RJ Juspoyo-Canal sektorea urbanizatzeko proiektua, bertako Konpentsazio Batzordeak sustatua, 2002ko uztailaren 5ean onetsi zuen hasiera batez osoko bilkurak eta iragarkia 2002ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 23an. Jendaurrean egon zen 15 egun balioduneko epean alegazio bat eta argibide eskaera bat aurkeztu ziren. Eskaerari erantzun eginen zaio eta erreklamazioa, berriz, ezetsi egin da, uste baita osoko bilkurak ez duela hura ebazteko eskumenik. Beraz, aipatu erreklamazioa bestelako lege bideetatik jarraitzea ezertan galarazi gabe, jendaurreko aldia iragan delarik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta Murchanteko Udal honetako osoko bilkurak 2002ko urriaren 28an agindutakoa betez, erabaki da:

1. Behin betiko onestea RJ Juspoyo-Canal sektorea urbanizatzeko proiektua, bertako Konpentsazio Batzordeak sustatua.

2. Erabaki hori jakinaraztea aipatu Konpentsazio Batzordeari eta alegazio egileari. Orobat, urbanizazio proiektu osoa Ebroko Ur Konfederaziora igortzea.

3. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Murchanten, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán. __ __ A0211916 __

Iragarkiaren kodea: