139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Artikako herrigunean Kontzejuaren jabetzako finka bat enkante publiko bidez salgai

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2002ko urriaren 16an egin bilkura arruntean, legez eskatutako quorumarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

Artikako hirilurreko ondasunen katastroko 21. poligonoko 609. hiri lurzatia enkante publiko bidez saltzeko klausula ekonomiko-administratiboen plegua onestea.

1._Kontratuaren xedea:

21. poligonoko 609. lurzatia. Antsoaingo Kontzejuarekin muga egiten duen lurzatia da, eta eraikigarritasunik gabeko berdegune pribatu izanen da. Katastroaren arabera 333 metro ditu.

Lurzatia urbanizatuta dago eta ez du kargarik.

2._Hasierako prezioa:

Hasierako prezioa: 16.650 euro, BEZa (% 16) barne. Goraka hobetu ahalko da.

3._Behin-behineko eta behin betiko fidantza.

Lizitatzaileek 333 euroko behin-behineko fidantza utzi beharko dute _ondasunaren balioaren ehuneko 2a_, eta baita behin betiko fidantza bat ere, hain zuzen ere azken prezioaren ehuneko 4a. Behin betiko fidantzarako bankuko abala onartuko da.

4._Proposamen eredua.

Artikako herriguneko 21. poligonoko 609. lurzatia saltzeko Artikako Kontzejuak deitutako enkantean parte hartzeko proposamena. Eredua:

Izena: ............................., adinez nagusia, helbidea: ............, NAN zk.a: ................. nire izenean (edo honako hau ordezkatuz ............, honen bitartez frogatzen baitut: ....................) ............. eguneko eta .............. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako enkantearen deialdiaren berri dut eta bertan parte hartu nahi dut. Hala, Artikako 21. poligonoko 609. lurzatia erosteko konpromisoa hartzen dut, .................... prezioan, BEZaren % 16a barne (letraz eta zenbakiz adierazi), betiere Artikako Kontzejuak ezarritako klausula ekonomiko-administratiboen pleguari jarraituz, osorik onartzen baitut.

(Tokia, eguna eta sinadura)

5._Proposamenen aurkezpena:

Proposamenak 26 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Artikako Kontzejuko erregistro orokorrean, Berriobeitiko Udaletxean baitago. Udal bulegoetako jendearendako harrera orduak: 9:00etatik 14:00etara.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Berriobeitiko Udaletxeko bulegoetan eta Copia kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, 948-272728 tel.).

Artikan, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Kontzejuko burua, Susana García Cámara. __ __ A0211856 __

Iragarkiaren kodea: