Iragarkia
139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1691/2002 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakaskuntzen kidegoetako zenbait espezialitatetan izangai berriak sartzeko deialdiak onesten dituena, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko, eta kidego horietako espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatzen dituena.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 23an emandako 395/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak. Foru Agindu hori aldatua izan da Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 24an emandako 497/2002 Foru Aginduaren bidez.
Aipaturiko Foru Aginduaren laugarren oinarriak xedatutakoaren arabera, ikasturteko lehen hiruhilekoan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia eginen du, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan dauden izangaiek beren merezimenduak eguneratzeko.
Era berean, bosgarren xedapenak aurreikusten du epe horretan (ikasturteko lehen hiruhilekoan) Hezkuntza eta Kultura Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia eginen duela, aldi baterako kontratatzeko izangai berriak espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan onartzeko, betiere aldi baterako kontratazio beharren arabera.
Azaldutakoaren arabera, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetan dauden langile beharrak ikusita, egoki da zenbait kidego eta espezialitatetan izangai berriak onartzea, eta espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatzea.
Beraz, ondoko deialdiak onetsi dira:
I._Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakaskuntzen kidegoetako zenbait espezialitatetan izangai berriak sartzea.
II._Espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatzea.
I._BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN ETA ARTE ETA HIZKUNTZA IRAKASKUNTZEN KIDEGOETAKO ZENBAIT ESPEZIALITATETAN IZANGAI BERRIAK SARTZEKO DEIALDIA, ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO
Lehena._Izangai berriak onartuko dira ondoko kidego, espezialitate eta hizkuntzetan:
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
Gaztelaniaz
_Industri analisi eta kimika
_Irudi pertsonalaren aholkularitza eta prozesuak
_Gaztelania eta literatura
_Musika
_Ibilgailuen mantenimenduko antolamendua eta prozesuak
_Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak
_Sistema energetikoen antolamendua eta proiektuak
_Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak
_Sistema elektronikoak
_Sistema elektrotekniko eta automatikoak
_Teknologia
Euskaraz
_Gorputz hezkuntza
_Fisika eta kimika
_Frantsesa
_Geografia eta historia
_Grekoa
_Informatika
_Ingelesa
_Latina
_Gaztelania eta literatura
_Matematika
_Ibilgailuen mantenimenduko antolamendua eta prozesuak
_Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak
_Sistema elektronikoak
_Sistema elektrotekniko eta automatikoak
_Teknologia
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK
Gaztelaniaz
_Alemana
_Italiera
LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOAK
Gaztelaniaz
_Sukaldaritza eta pastelgintza
_Ekipo elektronikoak
_Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea
_Instalazio elektroteknikoak
_Bero eta fluido ekipoen instalazioa eta mantenimendua
_Ibilgailuen mantenimendua
_Makinen mekanizazio eta mantenimendua
_Patroiak eta jantzigintza
_Jatetxeko zerbitzuak
_Soldadura
Euskaraz
_Instalazio elektroteknikoak
_Ibilgailuen mantenimendua
_Makinen mekanizazio eta mantenimendua
_Soldadura
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEAK
Gaztelaniaz
_Marrazketa lineala
_Ordenagailuz lagundutako diseinua
_Zaharberritzeari aplikatutako argazkilaritza
_Dekorazio arteko proiektuak
_Ikus-entzunezko teknikak
_Diseinu grafikoko teknikak
_Diseinuaren teoria eta praktika
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILER MAISUAK
Gaztelaniaz
_Grabatua
_Litografia
_Serigrafia
_Hustuketa eta moldeaketa
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK
Gaztelaniaz
_Akordeoia
_Harpa
_Kantua
_Klarinetea
_Klabea
_Kontrabaxua
_Abesbatza
_Dantza garaikidea
_Dantza espainiarra
_Fagota
_Flamenkoa
_Moko flauta
_Zeharkako flauta
_Konposizioko oinarriak
_Gitarra
_Musikaren historia
_Harmonia (jazza)
_Baxu elektrikoa (jazza)
_Bateria (jazza)
_Taldea (jazza)
_Kontrabaxua (jazza)
_Gitarra elektrikoa (jazza)
_Pianoa (jazza)
_Saxofoia (jazza)
_Tronpeta (jazza)
_Musika hizkuntza
_Oboea
_Organoa
_Orkestra
_Perkusioa
_Pianoa
_Saxofoia
_Musikari aplikaturiko teknologia
_Tronboia
_Tronpa
_Tronpeta
_Tuba
_Txistua
_Biolontxeloa
_Biola
_Biolina
Bigarrena._Ez dira deialdi honetan onartuko espezialitate eta hizkuntzei dagozkien zerrendetan sartzea eskatzen duten izangaiak, jadanik sartuta badaude.
Hirugarrena._Zerrendetan sartzeko baldintzak:
1. Guztiendako baldintzak:
a) Espainiarra, Europako Batasuneko herrialde batekoa edo Europako Elkarteak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea (Europako Elkartearen Eraketa Itunean ezarritako moduan) duten Estatuetako edozeinetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, espainiarren eta aipatutako Estatuetako herritarren ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta zuzenbidez banaturik ez badaude, hogeita bat urtez beherakoak badira edo nagusiagoak izan arren, haien kontura bizi badira.
Nazionalitate espainiarra ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diploma, (uztailaren 20ko 826/1988 Errege Dekretuaren bidez emana eta urtarrilaren 10eko 1/1992 Errege Dekretuaren bidez aldatua eta osatua), edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.
c) Irakaskuntzako lanarekin bateraezina den eritasunik edo eragozpen fisiko zein psikikorik ez izatea.
d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.
e) Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko, bai eta espezialitate bakoitzerako Ebazpen honen II. Eranskinean eskatzen den titulua homologatua edo balio berekoa dela ere.
f) Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendatik, sartu nahi duen beretik, kanpo utzi ez izana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduko hamahirugarren arauak agintzen duen ebaluazio prozeduraren ondorioz.
2._Titulazio baldintzak:
2.1. Guztiendako baldintzez gain, kontrata daitezkeen izangaiek Ebazpen honen II. eranskinean Kidego eta espezialitate bakoitzarentzat ezartzen diren berariazko titulazio baldintzak bete beharko dituzte.
2.2. Euskara titulua.
Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, edozein dela ere eskatu d(ir)en espezialitate(eta)ko kidegoa, EGA edo balio bereko titulua izan beharko du izangaiak. Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek proba bat gainditu beharko dute, behar adinako maila duten ala ez finkatzeko. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu. Proba gainditzen duten izangaiak EGA edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.
3._Aurreko ataletan aipatzen diren baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan, baita kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.
Laugarrena._Espezialitate jakin batzuetarako probak gainditzea.
1._Ondoren aipatzen diren espezialitateei dagozkien zerrendetako batean onartzea eskatzen duten izangaiek jakite proba bat gainditu beharko dute. Proba horren edukia eta ezaugarriak III. eranskinean zehazten dira.
Proba hauen kalifikazioa gai edo ez gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzea beharrezkoa izanen da dagokion zerrendan onartua izateko.
Proba gainditu beharreko espezialitateak ondorengoak dira:
BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
_Industri analisi eta kimika
_Irudi pertsonalaren aholkularitza eta prozesuak
_Ibilgailuen mantenimenduko antolamendua eta prozesuak
_Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak
_Sistema energetikoen antolamendua eta proiektuak
_Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak
_Sistema elektronikoak
_Sistema elektrotekniko eta automatikoak
_Teknologia
LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOAK
Espezialitate guztiak.
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEAK
Espezialitate guztiak.
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILER MAISUAK
Espezialitate guztiak.
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK
Espezialitate guztiak.
2._Espezialitate eta hizkuntzari dagozkion zerrendetan sartzea eskatzen duten izangaiak oinarri honetan aurreikusten diren jakite probak egitetik salbuetsita egonen dira, baldin eta eskaera hori egiterakoan espezialitate berean baina beste hizkuntza bati dagokion zerrendan agertzen badira.
Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du zirkustantzia hori.
3._Goi Mailako Musika irakasteko berariazko probak.
Musikako eta Arte Eszenikoetako espezialitateetan onartuak izateko eskatzen den proba gainditzen duten izangaiek egin ahal izanen dute/dituzte, gainera, Goi Mailako Musikako irakaskuntza emateko espezialitate bakoitzean ezarritako berariazko proba edo probak, Ebazpen honen IV.A) Eranskinean agertzen den taularen arabera.
Aipaturiko eranskinean agertzen diren Musikako eta Arte Eszenikoetako espezialitateetarako izangaiek bakar-bakarrik egin ahal izanen dituzte proba hauek.
Nolanahi ere, proba hauek egin ahal izateko, izangaiek ondoko tituluren bat izan beharko dute: doktorea, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria edo Goi Mailako Musikako irakaslea.
Giza Baliabideen Zerbitzuak argitara emanen du Epaimahaien eraketa eta berariazko proba bakoitza non, noiz eta zein ordutan egingo den.
Berariazko proba hauen ezaugarriak Ebazpen honetako IV.B) Eranskinean zehaztuko dira, eta bere kalifikazioa Gai edo Ez gai izanen da. Berariazko proba hauek gainditzeak ahalbidetuko die Goi Mailako Musikako irakaskuntza ematea.
Proba horiek gainditzen dituzten izangaiak zerrendetan aipamen batekin agertuko dira, zeinen bidez jakinaraziko den gainditu duten/dituzten berariazko proba/k. Beraz, izangai guztientzat ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraituz deituko zaie, baina gainditutako berariazko proba edo probak kontuan hartuz, betiere Goi Mailako Musikan zehaztuko diren zerbitzu beharren arabera.
Bosgarrena._Kontrata daitezkeen izangai berrien lehentasun hurrenkera.
Izangai berriak espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan sartuko dira, merezimenduen baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera dagokien hurrenkeran. Merezimenduen baremoa Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduak onartu zuen. Kontuan hartuko dira 2002ko abuztuaren 31 arte soilik osatutako merezimenduak.
Aipatutako merezimenduen baremoa Ebazpen honen I. eranskinean argitaratzen da.
Seigarrena._Eskabideak eta dokumentazioa.
A) Jakite proba egitea beharrezkoa ez duten espezialitateak.
Deialdi honen laugarren oinarriari jarraituz izangaiek eskatzen dutenean espezialitate eta hizkuntzaren batean onartuak izatea, zeinetan jakite proba egitea beharrezkoa ez den, "Probarik gabeko espezialitateak" izeneko eskabide orria aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko dute zer espezialitate (bat edo gehiago) eta hizkuntza (gaztelania edo euskara) aukeratu duten.
Eskabide horrekin batera, ondoko agiriak aurkeztuko dira:
1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiria.
2. Eskatzen den espezialitate bakoitzean beharrezkoa den titulazioaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta edo onetsia dagoela egiaztatzen duen agiria.
3. Nazionalitate espainiarra ez badute aurkeztu beharko dute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diplomaren fotokopia konpultsatua, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Aipaturiko titulazioa aurkeztu ezean, eskabidean adierazi beharko dute gaztelania maila zehazteko proba egin nahi dutela.
4. Halaber, euskaraz irakatsi beharreko espezialitate bati dagokion zerrendan sartzea eskatuz gero, izangaiek EGAren edo balio bereko titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute. Titulazio hori aurkeztu ezean, euskara proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.
5. Ebazpen honen I. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak. Soilik baloratuko dira 2002ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko.
Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atalaren balorazioari dagokionez, interesatuek parte hartzeko eskaeran eskatu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarentzat emandako zerbitzuak eransteko, parte hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean azaltzen diren agirien arabera. Eskaera hau egin ezean, interesatuek aurkeztutako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Baremoko "Beste merezimendu batzuk: Etengabeko prestakuntza" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da.
B) Jakite proba egitea beharrezkoa duten espezialitateak.
Deialdi honen laugarren oinarriari jarraituz izangaiek eskatzen dutenean espezialitate eta hizkuntzaren batean onartuak izatea, zeinetan jakite proba egitea beharrezkoa den, "Proba duten espezialitateak" izeneko parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko dute zer espezialitate (bat edo gehiago) eta hizkuntza (gaztelania edo euskara) aukeratzen duten.
Izangai hauek, parte hartzeko eskabidea behar bezala beteta aurkeztearekin batera, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiria bakarrik aurkeztuko dute.
Espezialitate eta hizkuntza bakoitzean onartzeko eskatzen diren probetan Gai kalifikazioa lortu duten izangaiek, baita egitetik salbuetsita daudenek ere, titulazioari eta hizkuntzari (euskara edo gaztelania) dagozkien egiaztagiriak eta merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honen bederatzigarren oinarriak ezarritako epearen barruan. Inongo kasutan ez dira agiri horiek aintzat hartuko, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuz gero.
Zazpigarrena._Espezialitate jakin batzuetarako probak egiteko eta euskara probarako eta atzerritarrendako gaztelania probarako onartutako izangaien zerrendak.
Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak ondoko zerrendak jendaurrean jarriko ditu, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan:
_Espezialitate jakin batzuei dagozkien zerrendetan sartzeko deialdi honen laugarren oinarrian eskatzen diren probak egiteko onartu diren izangai berrien zerrenda.
_Euskaraz irakasteko espezialitateen zerrendetan sartzeko euskara probak egiteko onartu diren izangai berrien zerrenda.
_Gaztelaniazko jakite proba egiteko onartutako izangai berrien zerrenda.
_Probak egiteko onartu ez diren izangaien zerrenda, ez onartzearen arrazoiak barne.
Zerrenda horien kontra interesatuek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzen diren egunetik hasita bost eguneko epean.
Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Seigarren eta bederatzigarren oinarrien arabera izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
Zortzigarrena._Epaimahaiak.
Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta probak egiteko tokia, eguna eta ordua.
Gisa berean, Epaimahai koordinatzaile bat izendatuko da, ondoko kideek osatuko dutena (beharrezkoa balitz ordezko kideak izendatu ahal izanen dira).
Mahaiburua: Zerbitzuak Ikuskatu eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak izendatutako ikuskatzaile bat.
Mahaikide-Idazkaria: Luis Javier Del Portillo Basterra jauna, Heziketa Zikloen Unitate Teknikoko burua.
Mahaikidea: Jaime Berrade Leza jauna, Musika Ikasketen Unitate Teknikoko burua.
Mahaikidea: Susana Montilla Larriqueta andrea, Zuzenbide lizentziaduna, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikia.
Mahaikidea: Victoria Arraiza Zorzano andrea, Orientazioaren Unitate Teknikoko aholkularia.
Epaimahai koordinatzailea epaimahai kalifikatzaile gisa ere aritu ahalko da Hezkuntza eta Kultura Departamentuak erabakiko dituen ezpezialitateetan.
Epaimahai koordinatzaileak eta Epaimahaiek euren lanerako proposatu ahalko dute aholkulari espezialistak eta laguntzaile teknikoak ekartzea, eta hala denean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.
Bederatzigarrena._Jakite probak egin ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Deialdi honetako laugarren oinarriaren 1. atalean aurreikusitako espezialitate bakoitzeko jakite probak gainditzen dituzten izangaiek, baita berau egitetik salbuetsita dauden izangaiek ere, proben emaitzak argitara eman eta bost egun balioduneko epearen barruan ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
1. Eskatzen den espezialitate bakoitzean beharrezkoa den titulazioaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta edo onetsia dagoela egiaztatzen duen agiria.
2. Euskaraz irakatsi beharreko espezialitate bati dagokion zerrendan sartzea eskatuz gero, izangaiek EGAren edo balio bereko titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, salbu euskararen jakite proba egin nahi dutela adierazten badute parte hartzeko eskabidean.
3. Nazionalitate espainiarra ez badute, ondokoak: Atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diploma, Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, salbu parte hartzeko eskabidean adierazi badute gaztelania maila zehazteko proba bat egin nahi dutela.
4. Ebazpen honen I. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak.
Merezimenduen baremoko I. atalaren balorazioari dagokionez, interesatuek dokumentazioarekin batera aurkezten den eskaeran eskatu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarentzat emandako zerbitzuak eransteko, bere espediente pertsonalean azaltzen diren agirien arabera. Eskaera hau egin ezean, interesatuek aurkeztutako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Soilik baloratuko dira 2002ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko.
Hamargarrena._Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrendetatik etorritako izangaiak sartzea.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatutako zerrendetan ageri direlako 2002/2003 ikasturtean lanpostu bat esleitu dieten izangaiak zerrendetan sartuko dira, zein bere espezialitate eta hizkuntzan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduko hamahirugarren arauko ebaluazio prozeduran txosten negatiborik izan ez badute bederen.
Aipatu izangai horiek deialdi honen arabera dagokien hurrenkeran jartzeko, interesatuek I. eranskineko baremoan bildutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, betiere ondokoaren arabera:
a) 2002ko irailaren 1etik Ebazpen hau argitaratzen den egunera bitarte kontratatu diren izangaiek aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko dute, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean.
b) Ebazpen hau argitaratu ondotik lanposturen bat esleitzen dieten izangaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako ezartzen duen epean.
Nolanahi ere, soilik kontuan hartuko dira 2002ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduak.
Hamaikagarrena._Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialditik etorritako izangaiak sartzea.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 24an emandako 497/2002 Foru Aginduaren Xedapen Iragankor Bakarraren arabera, Giza Baliabideen Zerbitzuak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan sartuko ditu, zein espezialitate eta hizkuntzatan lehiatu diren, haietan, betiere, izangai horiek, otsailaren 27ko 49/2002 Foru Aginduaren bidez (Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko) onetsitako deialdiko oposizio aldiko ariketaren bat gainditu badute, hautapen prozesua gainditu gabe.
Izangai horiek, deialdietako lehen arau komunak ezarritako epearen barruan, aurkeztuko dituzte Ebazpen honen I. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak. Soilik baloratuko dira 2002ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko.
Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atalaren balorazioari dagokionez, interesatuek parte hartzeko eskabidean eskatu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarentzat emandako zerbitzuak eransteko, parte hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean azaltzen diren agirien arabera. Eskaera hau egin ezean, interesatuek aurkeztutako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Baremoko "Beste merezimendu batzuk: Etengabeko prestakuntza" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da.
Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren (sartzeko hautapen prozedurak) bidez onetsitako deialdiko merezimenduen baremoko III. atalari dagokion puntuazioa.
II._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIA
Lehena._Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak, zein bere espezialitate eta hizkuntzakoak, berrantolatzeko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduan onetsitako baremoari jarraikiz, zerrenda horietako izangaiek aurkeztuko dituzte Ebazpen honen I. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak eta soilik baloratuko dira 2001eko irailaren 1etik 2002ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduak.
2001eko irailaren 1a baino lehenago osatutako merezimendurik ez da inongo kasutan deialdi honetan konputatuko.
Bigarrena._EGA edo balio bereko titulua aurkeztea.
Euskarazko lanpostuetan aldi baterako kontratuarekin aritzeko EGA edo balio bereko titulurik gabe ageri bada izangairen bat espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan, baina zerrendetan sartuz geroztik titulu hori beretu badu, zilegi izanen du tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztea, eskabideak aurkezteko epe berean, eta horren arabera berrantolatuko dira titulazio hori duten kasuko espezialitateko gainerako izangaiekin.
Hirugarrena._Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak. Goi Mailako Musika ikasketetan irakasle.
1. Ebazpen honen IV.A) Eranskinean aipatutako Musikako eta Arte Eszenikoetako espezialitateetako zerrendetan agertzen diren izangaiek egin ahal izanen dute/dituzte aipaturiko Eranskinean espezialitate bakoitzeko ezarritako berariazko proba edo probak, eta hauek gainditzeak ahalbidetuko die izangaiei Goi Mailako Musika ikasketak ematea.
Horri begira, izangaiek proba horiek egin nahi dituztela adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean.
2. Berariazko proba hauen ezaugarriak Ebazpen honetako IV.B) Eranskinean zehaztuko dira, eta bere kalifikazioa Gai edo Ez gai izanen da.
3. Nolanahi ere, proba hauek egin ahal dituzten izangaiek ondoko tituluren bat izan beharko dute: doktorea, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria edo Goi Mailako Musikako irakaslea.
4. Giza Baliabideen Zerbitzuak argitara emanen du Epaimahaien eraketa eta berariazko proba bakoitza non, noiz eta zein ordutan egingo den.
5. Proba horiek gainditzen dituzten izangaiak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan aipamen batekin agertuko dira, zeinen bidez jakinaraziko den gainditu duten/dituzten berariazko proba/k. Beraz, izagai guztientzat ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraituz deituko zaie, baina gainditutako berariazko proba edo probak kontuan hartuz, betiere Musikako Goi Mailan zehaztuko diren zerbitzu beharren arabera.
6. Oinarri honetan aipatzen diren zerrendetan jadanik agertzen diren izangaiak proba horiek egitetik salbuetsita egonen dira, baldin eta bertan agertzen bada Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 5ean emandako 367/2002 Ebazpenaren bidez onetsitako prozeduraren arabera proba horiek gainditu dituztela.
Laugarrena._Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1. Interesatuek baremoko I. eta II. ataletan bildutako merezimenduekin batera, "Berrantolatu" izeneko eskabidea aurkeztu beharko dute.
Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atala baloratzeari dagokionez, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zer zerbitzu egin duten interesatuek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamenturako, parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonaleko dokumentazioaren arabera. Horregatik, Departamentu honen menpeko ez diren beste ikastetxe publiko edo pribatuetako esperientziaren dokumentazioa aurkeztu beharko dute interesatuek.
2. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren (sartzeko hautapen prozedurak) bidez onetsitako deialdiko merezimenduen baremoko III. atalari dagokion puntuazioa.
3. Baremoko "Beste merezimendu batzuk: Etengabeko prestakuntza" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, berrantolatzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da.
4. Oinarri honen arabera, izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera, baldin eta bakarrik merezimendutzat alegatzen badituzte baremoko I. eta III. ataletako zerbitzuak eta puntuazioa, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten baititu. Era berean izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera deialdi honetan merezimendu berririk ez badute alegatu behar.
III._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAN IZANGAI BERRIAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIAREN ETA ZERRENDA HAUETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIAREN ARAU KOMUNAK
Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdi guztietarako eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http:\\www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratu ahal izanen dira.
Bigarrena._Eskabideak aurkezteko lekua.
Zilegi izanen da parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistro Bulegoan aurkeztea edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkezten dutenek, kartazal irekian egin beharko dute, posta funtzionarioak, gutuna ziurtatu baino lehen, zigilua eta data jar diezazkion eskabideari.
Izangai berriek zilegi izanen dute parte hartzeko eskaeran gehienez hiru harreman-telefono jartzea, departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskaera bat bidalita.
Hirugarrena._Interesatuek erantsitako dokumentazioaren konpultsak eta hizkuntza.
Aurkezten diren agiri guztietan izangaiaren izen-deiturak agertuko dira. Agiriak orijinalen fotokokopien bidez aurkeztea zilegi den kasuetan, fotokopiek nahitaez hauetako batek konpultsaturik beharko dute: Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetako zuzendariek, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 79.a, ekainaren 29koa), Hezkuntza eta Kultura Ministerioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edo beste Hezkuntza Administrazio bateko organo eskudunek.
Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak. Hauek zinpeko itzultzaileek egindako itzulpenak izan beharko dute.
Laugarrena._Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek esanen dute merezimenduen baremoko I, II eta III. atalen arabera zenbat puntu dagozkien izangaiei. Halaber, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horrek izendatu organoak edo organoek baloratuko ditu(zte) baremoko IV. atalaren arabera aurkeztu dituzten merezimenduak.
Bosgarrena._Nola hautsi berdinketa.
Izangaien zerrenda batean berdinketarik izaten bada, Ebazpen honen I. Eranskineko baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri diren hurrenkeran bata bestearen ondotik. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal bakoitzari baremoak ematen dion puntuaziorik handiena baino gehiagokoa. Baremoko azpiataletako puntuazioa kontuan hartu behar izaten bada, haietako bakoitzean izandako puntuazio osotarakoa hartuko da aintzat.
Hala behartzen bada, eta berdinketa hausteko azken irizpidetzat, ikasketen espedienteko batez besteko nota hartuko da eta lehen deituraren hurrenkera alfabetikoa eta hala behartzen bada bigarrenarena (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan finkatzeko zer letratatik hasiko den kontatzen).
Seigarrena._Behin-behineko zerrendak.
Behin izangaiak ordenaturik, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduak ezarri dituen leheneste irizpideen arabera, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurrera aterako ditu Argibide eta Agiri Bulegoan Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien behin-behineko zerrendak, baita baztertuen zerrendak ere, baztertzearen arrazoia azalduz.
Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsi dituen zerbitzuak ere aterako dira jendaurrera, merezimenduen baremoko I. atala baloratzeari dagokionez.
Zerrenda horien kontra interesatuek zilegi izanen dute erreklamazio idazkiak aurkeztea argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean.
Zazpigarrena._Behin betiko zerrendak.
Halako erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioa aztertu eta Argibide eta Agiri Bulegoan aterako dira jendaurrera Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien behin betiko zerrendak.
Zortzigarrena._Behin eratu direlarik Ebazpen honetan ezarritako irizpideen arabera aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrendak, izangaiei deitzeko sistema, inor zerrendetatik kentzeko irizpideak eta kontratazio horrekin lotutako beste zenbait alderdi finkatzeko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 23ko 395/2001 Foru Aginduak xedatzen duena hartuko da aintzat.
Bederatzigarrena._Foru Agindu honen kontra interesatuek zilegi izanen dute gora jotzeko helegitea jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamarrean._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.
I. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
I._Irakasle esperientzia: gehienez 12 puntu.
Irakasle esperientzia ikastetxe publikoetan:
1) Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko irakasle esperientzia: urteko 1,2 puntu; hilabete osoko 0,10 puntu.
2) Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko irakasle esperientzia: urteko 0,78 puntu; hilabete osoko 0,065 puntu.
Frogagiriak: Zerbitzuen ziurtagiria, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emana. Kasu guztietan adierazi behar da zein espezialitatetan izan duen izendapena, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ziurtagiri hauetan ez bada adierazten zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direnik, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan eman izan balira bezala hartuko dira kontuan, I.3 edo I.4 ataletan, dagokionaren arabera. Ez dira kontuan hartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak bertan behera uzteko orriak.
Irakasle esperientzia bestelako ikastetxeetan:
3) Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko irakasle esperientzia: urteko 0,60 puntu; hilabete osoko 0,05 puntu.
4) Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko irakasle esperientzia: urteko 0,39 puntu; hilabete osoko 0,0325 puntu.
Frogagiriak: Ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan hezkuntza maila, espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adieraziz.
I. atalerako oharrak:
1. Atal honetan gehienez 10 urte hartuko dira kontuan, urte bakoitza ataletako bakar batean baloratuta.
2. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.
3. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.
4. Zerbitzuak interesatuak kasurako aurkeztu duen ziurtagiriko espezialitatean eta mailan eman direla ulertuko da. Espezialitate edo maila bat baino gehiago agertzen badira, espezialitate edo maila bakar batean baloratuko dira zerbitzuak, eta ziurtagirian lehenbiziko ageri den hartan kontatuko dira, non eta interesatuak ez duen idatziz eskatzen ziurtagirian dagoen beste espezialitate edo maila bati dagozkion zerbitzuak baloratzea nahi duela. Espezialitatea frogatzen ez bada, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla.
5. Berariazko Lanbide Heziketako espezialitate berriei dagokienez (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoak, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegokoak), espezialitate berekotzat konputatuko dira kidego horietako espezialitate zaharretan egindako zerbitzuak, urriaren 6ko 1635/1995, apirilaren 30eko 777/1998 eta ekainaren 2ko 989/2000 Errege Dekretuetan ezarritako egokitzapenen arabera.
6. Atzerrian emandako zerbitzuak dagokion herrialdeko Hezkuntza Ministerioak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan ondokoa adierazi beharko da: zerbitzuen iraupena, hasi eta bukatu zireneko data zehatzekin eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua. Emandako irakasgaia ez bada frogatzen, edo berau aukeratutako espezialitatearekin ez badator bat, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek eginikoak izan beharko dute.
7. Unibertsitateko irakasle esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, zerbitzu horiek irakasle lanetakoak izan zirela eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.
8. Ikastetxe publikoak dira Estatuko edo hezkuntza arloan eskumen osoak dituzten Autonomia Erkidegoetako sare publikoan sartutako ikastetxeak eta programak, eta Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe publikoekin bat egin duten ikastetxeak.
9. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.
II._Prestakuntza akademikoa. Gehienez 2 puntu.
1._Ezinbesteko baldintzatzat alegatu den tituluaren espediente akademikoa:
Espediente akademikoaren batez besteko nota honela baloratuko da:
_6 puntutik 6,99ra bitarte: 0,50 puntu.
_7 puntutik 8,49ra bitarte: 0,625 puntu.
_8,50 puntutik 10era bitarte: 0,75 puntu.
Kalifikazioa zenbakien bidez adierazten ez denean, hurrengo baliokidetasunak ezarriko dira batez besteko nota ateratzeko:
_Nahiko: 5 puntu.
_Ongi: 6 puntu.
_Oso Ongi: 7 puntu.
_Bikain: 9 puntu.
_Ohorezko matrikula: 10 puntu.
Frogagiriak: Ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Horretan agertuko dira baldintza modura alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta ikasturte guztietako puntuazioak.
Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.
Batez bestekoa puntuazio guztien batuketaren emaitza irakasgai kopuruaz zatituta aterako da. Ondorio hauetarako, praktiken notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidatuak edo gai kalifikazioa izan dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiakideak ez badu aurkezten konbalidatutako irakasgaiaren edo gai kalifikazioa izan duenaren zenbaki balioa azaltzen duen egiaztagiria.
2._Doktoretza:
2.1. Doktore titulua: 0,50 puntu.
Frogagiriak: Tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulazio hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
3._Ezinbesteko baldintza ez diren beste titulazio batzuk:
3.1. Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: 0,375 puntu bakoitzeko.
3.2. Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloari dagozkion ikasketak edo legez balio berekotzat emandako tituluak: 0,375 puntu bakoitzeko.
Frogagiriak: Ezinbesteko baldintza den tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa da Diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoko irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.
Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkeztuz gero, 2. zikloko titulazioari dagokion puntuazioa besterik ez da aintzat hartuko, ez bada 3.1 atalaren arabera baloratzeko aurreko lerroaldean aipatutako ziurtagiri akademikoa aurkezten bederen.
4._Araubide Bereziko Irakaskuntzaren titulazioak.
Atal honetan baloratuko dira Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Hezkuntza Administrazioek araubide bereziko ikasketendako ematen dituzten titulazioak, ezinbesteko baldintzatzat alegatu direnez bestelakoak. Honela:
4.1. Erdi mailako Musika eta Dantza: 0,125 puntu.
4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:
4.2.1. Goi mailako zikloa: 0,125 puntu.
4.2.2. Erdi mailako zikloa: 0,125 puntu.
4.2.3. EGA titulua edo balio berekoa: 0,25 puntu.
Frogagiriak: Merezimendutzat alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra baloratuko da.
Hizkuntza Eskola Ofizialaren Gaitasun Agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.
Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.
III._Kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretako ariketak gainditzea. Gehienez ere 4 puntu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kidegoetan sartzeko egin zuen azken hautapen prozesuan gainditu zen ariketa bakoitzeko (2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, kasuko espezialitate eta kidegorako, eta horietan lanposturik eskuratu gabe): puntu 1. Prozesuko ariketa guztiak gainditu baziren, 4 puntu lortuko dira.
IV._Beste merezimendu batzuk. 2 puntu gehienez.
Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza hau:
a) Hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta azken hauek Hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak edo Etengabeko Prestakuntzarako hitzarmenak sinaturik badituzte, dei egindako ikastaro, mintegi, lantalde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektuek, bukatu direnek, zerikusia badute hautaturiko espezialitatearekin edo eskolako antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogia eta psikologiarekin edo didaktikarekin oro har: 0,05 puntu ikastaroko hamar orduko edo kredituko.
Ondorio hauetarako, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.
b) a) atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, irakasle edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu prestakuntza jarduera orduko.
Aipatu a) eta b) atalengatik gehienez ere 2 puntu lor daitezke.
Frogagiriak: Horien ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren eta prestakuntza jarduera zein datetan egin den espresuki azalduko duena.
Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutako prestakuntza jarduerak badira, ziurtagiriari berari erantsiko zaio edota eranskin batean aurkeztuko da Administrazioarekin duen lankidetza hitzarmena edo Etengabeko Prestakuntzarako hitzarmena, edo halakorik bada, dagokion onespena edo homologazioa.
IV. atalaren oharrak:
1. Eskola orduak edo kredituak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekotzat baloratuko dira.
2. IV. atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Behin ikastaroak amaituta eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, baremoko II. edo IV. atalaren arabera baloratuko dira.
3. Ez dira baloratuko Unibertsitateek antolatzen dituzten eta ikasketa-espedientean azaltzen diren ikastaroak, ez bada frogatzen dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez espedientearen zati ez direla.
Merezimenduen baremo osoarendako oharrak:
1. Soilik barematuko dira 2002ko abuztuaren 31rako burutu diren merezimenduak, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako aurkezten badituzte.
2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak. Itzulpen hauek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.
II. ERANSKINA
Titulazio baldintzak
Oharra: beheko titulazioak irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuan zerrendatutakoak dira. Horretan esaten da tituluak nola homologatu behar diren azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak sortu zuen Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogoko tituluekin. Arau horri jarraikiz, kontuan hartuko dira, halaber, ondokoekin homologatutako titulazioak.
A) BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Industri Analisi eta Kimika
_Lizentziaduna:Kimikakoa, Biokimikakoa, Farmaziakoa, Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa, Ingurumen Zientzietakoa.
_Ingeniari kimikoa.
_Industri ingeniari teknikoa, Industri Kimikako espezialitatea.
_Oihan ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.
Irudi Pertsonalaren Aholkularitza eta Prozesuak
_Lizentziaduna: Farmaziakoa, Biokimikakoa, Medikuntzakoa, Biologiakoa, Kimikakoa.
_Ingeniari kimikoa.
Gorputz Hezkuntza
_Gorputz eta Kirol Jardueraren Zientzietako lizentziaduna.
Fisika eta Kimika
_Lizentziaduna: Fisikakoa, Kimikakoa, Biokimikakoa.
_Ingeniari kimikoa.
Frantsesa
_Frantses Filologiako lizentziaduna.
_Frantseseko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.
_Lizentziaduna: Hizkuntzalaritzakoa, Filologiakoa, Itzulpengintza eta Interpretetzakoa. Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantsesaren Gaitasun Ziurtagiriarekin edo DALF-ekin.
Geografia eta Historia
_Lizentziaduna: Geografiakoa, Historiakoa, Artearen Historiakoa, Giza Zientzietakoa.
Grekoa
_Filologia Klasikoko lizentziaduna.
Informatika
_Informatika ingeniaria.
_Telekomunikazio ingeniaria.
_Gestio informatikako ingeniari teknikoa.
_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
Ingelesa
_Ingeles Filologiako lizentziaduna.
_Ingeleseko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.
_Lizentziaduna: Hizkuntzalaritzakoa, Filologiakoa, Itzulpengintza eta Interpretetzakoa. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesaren Gaitasun Ziurtagiriarekin edo Proficiency University-rekin, Cambridge.
Latina
_Filologia Klasikoko lizentziaduna.
Gaztelania eta Literatura
_Filologia Hispanikoko lizentziaduna.
_Filologia Erromanikoko lizentziaduna.
_Hizkuntzalaritzako lizentziaduna eta Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura ikasia izatea.
_Literaturaren Teoriaren eta Literatura Konparatuaren lizentziaduna, eta Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura ikasia izatea.
Matematika
_Matematikako lizentziaduna.
Musika
_Gaitasun Diploma, 1942 aurreko Ikasketa Planetakoa.
_Irakasle titulua edo titulu profesionala, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.
_Goi mailako irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.
_Goi Mailako Musikako titulua, LOGSEren 42.3 artikuluan aurrez ikusia.
_Musikaren Historiako eta Zientzietako lizentziaduna.
Ibilgailuen Mantenimenduko Antolamendua eta Prozesuak
_Ingeniaria: Industriakoa, Aeronautikakoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa, Agronomoa, Meatzeetakoa, Mendietakoa.
_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.
_Diplomaduna: Itsas Nabigaziokoa, Ontzigintzako Irrati-elektronikakoa, Ontzigintzako Makinetakoa.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan, Nekazaritzakoa, espezialitate guztietan, Oihanetakoa, espezialitate guztietan, Meatzeetakoa, espezialitate guztietan, Ontzigintzakoa, Itsasontziaren Propultsioko eta Zerbitzuetako espezialitatea, Herri Lanetakoa, espezialitate guztietan, Industriakoa, espezialitate guztietan.
Fabrikazio Mekanikoaren Antolamendua eta Proiektuak
_Ingeniaria: Aeronautikakoa, Industriako Automatika eta Elektronikakoa, Industriakoa, Meatzeetakoa, Industri Antolamendukoa, Materialetakoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa.
_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Industri ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Industri Diseinuko ingeniari teknikoa.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzien espezialitatea, Ekipo eta Material Aeroespazialen espezialitatea.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituren espezialitatea.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiapenen espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikagaien Industrien espezialitatea, Landa Mekanizazioko eta Eraikinetako espezialitatea.
_Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikin Zibiletako espezialitatea.
_Ontzigintza Makinetako diplomaduna.
Sistema Energetikoen Antolamendua eta Proiektuak
_Arkitektoa.
_Ingeniaria: Industriakoa, Aeronautikakoa, Telekomunikaziokoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa, Agronomoa, Meatzeetakoa.
_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Industri ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.
Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak
_Arkitektoa.
_Ingeniaria: Industriakoa, Mendietakoa, Materialetakoa, Industri Antolamendukoa.
_Oihan ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.
_Industri ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.
_Industri Diseinuko ingeniari teknikoa
_Arkitekto teknikoa.
Sistema elektronikoak
_Fisikako lizentziaduna.
_Ingeniaria: Telekomunikazioa, Elektronikakoa, Industri Automatika eta Elektronikakoa, Aeronautikakoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa, Meatzeetakoa, Industriakoa.
_Industri ingeniari teknikoa, Industri Elektronikako espezialitatea, Elektrizitate espezialitatea.
_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Ontzigintzako Irrati-elektronikako diplomaduna.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak
_Fisikako lizentziaduna.
_Ingeniaria: Telekomunikazioa, Elektronikakoa, Industri Automatika eta Elektronikakoa, Industriakoa, Aeronautikakoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa.
_Ontzigintzako Irrati-elektronikako diplomaduna.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
_Industri ingeniari teknikoa, Industri Elektronikako espezialitatea, Elektrizitate espezialitatea.
_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
Teknologia
_Ingeniaria.
_Arkitektoa.
_Lizentziaduna: Fisikakoa, Itsasgintza Zibilekoa, Ontzigintzako Makinetakoa, Nautika eta Itsas Garraiokoa, Ontzigintzako Irrati-elektronikakoa.
_Ingeniari teknikoa.
_Arkitekto teknikoa.
_Itsasgintza Zibileko diplomaduna.
B) HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Alemana
_Aleman Filologiako lizentziaduna.
_Alemaneko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.
_Lizentziaduna: Hizkuntzalaritzakoa, Filologiakoa, Itzulpengintza eta Interpretetzakoa. Hizkuntza Eskola Ofizialeko Alemanaren Gaitasun Ziurtagiriarekin edo Grobes deutsches Sprachdiplom-ekin.
Italiera
_Italiera Filologiako lizentziaduna.
_Italierako Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.
_Lizentziaduna: Hizkuntzalaritzakoa, Filologiakoa, Itzulpengintza eta Interpretetzakoa. Hizkuntza Eskola Ofizialeko Italieraren Gaitasun Ziurtagiriarekin.
C) LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA
Sukaldaritza eta Pastelgintza
_Lizentziaduna: Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa.
_Turismoko diplomaduna.
_Jatetxe arloko goi mailako teknikaria.
_Ostalaritzako teknikari espezialista.
_Ostalaritza eta Turismo lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Ostalaritza eta Turismo adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Ekipo elektronikoak
_Fisikako lizentziaduna.
_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa, Elektronikakoa, Industriako Automatika eta Elektronikakoa, Industriakoa, Aeronautikakoa.
_Ontzigintzako Irrati-elektronikako diplomaduna.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
_Industri ingeniari teknikoa, Elektrizitate espezialitatea.
_Industri ingeniari teknikoa, Industri Elektronikako espezialitatea.
_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Elektrizitate-Elektronika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Elektrizitate edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea
_Ingeniaria: Industriakoa, Mendietakoa, Materialetakoa.
_Industri Diseinuko ingeniari teknikoa, Industri ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea, Oihan ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea, Oihan Ustiapenetako espezialitatea.
_Zurgintza eta Altzarigintzako goi mailako teknikaria.
_Zurgintza eta Altzarigintza lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Zurgintza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Bero eta Fluido Ekipoen Instalazioak eta Mantenimendua
_Arkitektoa.
_Ingeniaria: Industriakoa, Agronomoa, Aeronautikakoa, Ontzigintza eta Ozeanokoa, Meatzeetakoa.
_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Diplomaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Arkitekto teknikoa.
_Industri ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Oihan ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsio eta Zerbitzuak espezialitatea.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritzako eta Elikagaien Industrietako espezialitatea, Landa Mekanizazioko eta Eraikuntzetako espezialitatea.
_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Ekoizpenaren Zerbitzuetako eta Mantenimenduko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Elektrizitatea edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
_Eraikuntzako eta Obretako adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Instalazio elektroteknikoak
_Fisikako lizentziaduna.
_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa, Elektronikakoa, Industriako Automatika eta Elektronikakoa, Industriakoa.
_Diplomaduna. Ontzigintzako Irrati-elektronikakoa.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
_Industri ingeniari teknikoa, Elektrizitate espezialitatea.
_Industri ingeniari teknikoa, Industri Elektronikako espezialitatea.
_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Elektrizitatea-Elektronika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Elektrizitatea edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Ibilgailuen mantenimendua
_Ingeniaria: Industriakoa, Aeronautikakoa, Ontzigintzakoa eta Ozeanokoa, Agronomoa, Meatzeetakoa, Mendietakoa.
_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Diplomaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.
_Ingeniari teknikoa: Industriakoa, Mekanika espezialitatea.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsioko eta Zerbitzuetako espezialitatea.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Landa Mekanizazioko eta Eraikuntzetako espezialitatea.
_Meatzeetako ingeniari teknikoa, Meatzeetako Instalazio Elektromekanikoetako espezialitatea.
_Automozioko goi mailako teknikaria.
_Automozio adarreko lanbide heziketako espezialitateko teknikari espezialista.
Makinen Mekanizazioa eta Mantenimendua
_Ingeniaria: Industriako Automatika eta Elektronikakoa, Industriakoa, Materialetakoa, Ontzigintzakoa eta Ozeanokoa.
_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.
_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.
_Industri ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.
_Industri Diseinuko ingeniari teknikoa.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea.
_Meatzeetako ingeniari teknikoa, Mineralurgia eta Metalurgia espezialitatea.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Landa Mekanizazioko eta Eraikuntzetako espezialitatea.
_Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria.
_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Metal adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
_Ekoizpenaren Zerbitzuetako eta Mantenimenduko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
Patroiak eta Jantzigintza
_Industri ingeniari teknikoa, Ehungintza espezialitatea.
_Industri Jantzigintzako goi mailako teknikaria.
_Patroietako goi mailako teknikaria.
_Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako lanbide arloko lanbide heziketako espezialitateko goi mailako teknikaria.
_Ehungintza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Jatetxe arloko zerbitzuak
_Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentziaduna.
_Turismoko diplomaduna.
_Jatetxe arloko goi mailako teknikaria.
_Ostalaritzako teknikari espezialista.
_Ostalaritza eta Turismoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Ostalaritza eta Turismoko adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
Soldadura
_Ingeniaria: Industriakoa, Ontzigintzakoa eta Ozeanokoa.
_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.
_Industri ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.
_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Ekipo eta Material Aeroespazialetako espezialitatea.
_Industri Diseinuko ingeniari teknikoa.
_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea.
_Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikin Zibiletako espezialitatea.
_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Landa Mekanizazioko eta Eraikuntzetako espezialitatea.
_Metalezko Eraikuntzetako goi mailako teknikaria.
_Teknikari espezialista: Metalezko Eraikuntzetakoa, Soldadurakoa, Fabrikazio Soldatukoa, Egitura-xaflako Galdaragintzakoa.
_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.
_Metal adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.
D) MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Dantza espainiarra. Dantza garaikidea eta Flamenkoa
_Dantzako goi mailako titulua.
_Agiria, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa ezarri aurreko Dantza ikasketa ofizialak oso-osorik gainditu direla egiaztatzen duena, Musikako kontserbatorioek, Dantzako kontserbatorioek, eta Arte Dramatiko eta Dantzako eskolek emana.
_Erakunde eskudunek emandako kredentziala, zeinetan esaten baita aurreko ataleko ikasketak gainditu direla.
_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.
Baxu elektrikoa (jazza), Bateria (jazza), Kontrabaxua (jazza), Gitarra elektrikoa (jazza), Pianoa (jazza), Saxofoia (jazza), Tronpeta (jazza), Taldea (jazza), Harmonia (jazza) eta Musikari aplikaturiko Teknologia
_Goi mailako musikako titulua
_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.
Gainontzeko espezialitateak
_Oinarrizko mailan eta erdi mailan irakasteko:
-Goi mailako musikako titulua
-Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.
-Irakasteko baliokidea den titulua: irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako Irakasle titulua.
_Goi mailan irakasteko:
-Goi mailako musikako teknikaria
-Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.
E) ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA
Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoaren espezialitateetarako nahitaezko titulazioak:
_Arte Ederretako lizentziaduna
_Doktorea, Lizentziaduna, Ingeniaria, Arkitektoa
F) ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILER MAISUEN KIDEGOA
Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuen kidegoaren espezialitateetarako nahitaezko titulazioak:
_Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatua
_Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria
_Arte Ederretako lizentziaduna
_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa
_Diplomaduna, Arkitekto teknikoa, Ingeniari teknikoa
III. ERANSKINA
Hainbat kidegotako espezialitate jakin batzuetarako proben ezaugarriak eta edukia
A) BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN ETA TAILER MAISUEN KIDEGOA
Proba, teorikoa eta praktikoa, espezialitateko edukiei buruzkoa izanen da, hala denean, eta kasuko espezialitateari esleitutako heziketa zikloetako moduluetan garatutako funtsezko edukiei buruzkoa. Izangaiek, oinarrizko erreferentzia gisa, Nafarroan ematen diren moduluen edukiak eta espezialitate bakoitzeko kidegoan sartzeko onartutako gai zerrendetako berariazko zatiak (A) har ditzakete. Estatuko Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu ziren V. Eranskinean agertzen da.
Proba gehienez ere hiru ordukoa izanen da.
B) MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
_Konposizioko oinarriak
1.1. ariketa: Obra txiki bat konposatzea epaimahaiak emanen duen gaiarekin eta ezaugarri orokorrekin.
1.2. ariketa: Piano ariketa:
a) Epaimahaiak emandako partitura baten bat-bateko irakurketa eta haren transposizioa egitea.
b) Aurretik ezarritako egitura harmoniko baten gainean inprobisatzea.
2. ariketa: Harmoniako laugarren mailako klase bat ematea. Gaia epaimahaiak proposatuko du. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba hau gehiene.z ere 20 minutukoa izanen da.
_Musikaren historia
1. ariketa: Epaimahaiak proposatutako idatzizko gai bat garatzea, irakasgaiaren edukiekin zerikusia izanen duena. Eduki horiek Erdi Mailako Curriculumean deskribatuta daude (otsailaren 13ko 34/1995 Foru Dekretua, ekainaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALko 73. zkia.).
2. ariketa: Erdi mailako seigarren kurtsoko Musikaren Historiako klase bat ematea. Gaia izangaiak libreki aukeratuko du irakasgaiaren programazioko gaien artean (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba hau gehienez ere 20 minutukoa izanen da.
_Abesbatza
1. ariketa: Lau ahots mistotako abesbatzarako partitura bat hurrengoari egokitzea:
Lau ahots zuri erdi mailako bigarren kurtsoaren mailarako.
2. ariketa: Klase bat ematea, aurreko ariketa egokituz. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba hau gehienez ere 20 minutukoa izanen da.
_Musika hizkuntza
1. ariketa: Epaimahaiak proposatutako bi musika-zati solfeatzea.
2. ariketa: Erdi mailako ikasleei klase praktiko bat ematea (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba gehienez ere 20 minutukoa izanen da.
_Orkestra
1. ariketa: Pianoko partitura bat hurrengoari egokitzea:
Erdi Mailako laugarren kurtsoko klase batean baditugu zazpi biolin, bi biolontxelo eta kontrabaxu bat.
2. ariketa: 1. ariketan izangaiek prestatu duten materialarekin klase bat ematea. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba gehienez ere 20 minutukoa izanen da.
_Akordeoia, Harpa, Kantua, Klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Fagota, Moko flauta, Zeharkako flauta, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biola, Biolina, Biolontxeloa eta Txistua
1. ariketa: Musika-tresna baten bildumako bi obra jotzea, nahi direnak eta estilo kontrastatukoak. Hautagai bakoitzak, hala nahi badu, laguntzailea eraman dezake. Epaimahai aztertzaileak egoki dakusanean lanak geldiaraz ditzake.
2. ariketa: Erdi Mailako ikasle bati klase bat ematea. Edukia, batek nahi duena (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitateari dagozkion galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba gehienez ere 20 minutukoa izanen da.
_Dantza espainiarra, Dantza garaikidea eta Flamenkoa
Eskola ordu bat eman beharko da, Dantzako Erdi Mailako hirugarren zikloko bigarren kurtsoaren mailaren parekoa.
Ondoren, izangaiak Epaimahaiarekin elkarrizketa izanen du.
_Baxu elektrikoa (jazza), Bateria (jazza), Kontrabaxua (jazza), Gitarra elektrikoa (jazza), Pianoa (jazza), Saxofoia (jazza) eta Tronpeta (jazza)
1. ariketa: Nahi den konposizio bat edo gehiago interpretatzea (gehienez ere 15 minutu).
2. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.
3. ariketa: Bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Harmonia (jazza)
1.1. ariketa: Epaimaiak zehaztutako gaiari eta ezaugarriei jarraikiz konposizio labur bat egitea.
1.2. ariketa: Epaimaiak emandako egitura baten gainean instrumentu harmonikoarekin inprobisatzea.
2. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.
3. ariketa: Bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Taldea (jazza)
1. ariketa: Epaimahaiak emandako konposizio estandar baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ikastalde bati ematea. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.
2. ariketa: Bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Musikari aplikaturiko teknologia
1. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai bat, irakasgaiarekin zerikusia duena, idatziz garatzea. (Ikus abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan argitaratutako curriculumeko deskriptorea, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
2. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea. (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.
3. ariketa: Bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
IV. ERANSKINA
A) Ondoko taulan zerrendatzen diren Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen espezialitateetako izangaiek bakarrik egin ahal izanen dituzte espezialitate bakoitzeko berariazko probak.
Musikako eta Arte Eszenikoetako Goi Mailako Musika irakasteko
Irakasleen espezialitateetako berariazko probak, zeinetan
izangaiak aurkeztu daitezkeen
Akordeoia Akordeoia
Konposizioko oinarriak _Harmonia eta Melodia akonpain
_Konposizioa eta instrumentazioa
_Bat-batekotasuna, musika tresnen tonualda-
keta eta akonpainamendua
Harpa Harpa
Kantua Kantua
Klarinetea Klarinetea
Klabea Klabea
Kontrabaxua Kontrabaxua
Abesbatza Abesbatzen eta ahots taldeen zuzendaritza
Orkestra Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzen-
daritza
Fagota Fagota
Moko flauta Moko flauta
Zeharkako flauta Zeharkako flauta
Musikaren historia _Folklore musikala
_Musikologia
Gitarra Gitarra
Oboea Oboea
Organoa Organoa
Perkusioa Perkusioa
Musika hizkuntza Musikaren pedagogia
Pianoa Pianoa
Saxofoia Saxofoia
Tronboia Tronboia
Tronpa Tronpa
Tronpeta Tronpeta
Tuba Tuba
Txistua Txistua
Biola Biola
Biolina Biolina
Biolontxeloa Biolontxeloa
B) Goi mailako musika irakasteko berariazko proben ezaugarriak.
_Konposizioa eta instrumentazioa
Arloko irakasgai bakoitzaren (Konposizioa, Kontrapuntua, Instrumentazioa eta Orkestrazioa eta Musika garaikidea) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Harmonia eta melodia akonpain.
Arloko irakasgai bakoitzaren (Analisia, Harmonia, Konposizio aplikatua eta Organologia eta akustika) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Bat-batekotasuna, Musika tresnen tonualdaketa eta Akonpainamendua
Arloko irakasgai bakoitzaren (Kontinuoa, Inprobisazioa, Inprobisazioa eta Akonpainamendua eta Piano osagarria) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Folklore musikala
Arloko irakasgai bakoitzaren (Etnomusikologia, Etnomusikologiaren oinarriak, Ikerketaren metodologia, Ahozko tradizioko musika eta Notazioa) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Musikologia
Arloko irakasgai bakoitzaren (Kantu gregorianoa, Errenazimenduko eta Barrokoko iturri historikoak, Musikaren historia (Musikologia) eta Jazz musikaren historia) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Abesbatzen eta ahots taldeen zuzendaritza
Arloko irakasgai bakoitzaren (Abesbatza eta Zuzendaritza aplikatua) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 30 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Musikaren pedagogia
Arloko irakasgai bakoitzaren (Espezialitatearen didaktika _Kantua eta espezialitate instrumentalak_, Espezialitatearen didaktika _Konposizioa eta musikologia_, Musikaren didaktika, Talde instrumentalaren didaktika eta Psikopedagogia) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzendaritza
Arloko irakasgai bakoitzaren (Kontzertazioa, Taldea, Zuzendaritza aplikatua eta Orkestra) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 45 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
_Akordeoia, Harpa, Kantua, Klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Fagota, Moko flauta, Zeharkako flauta, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Biola, Biolina, Biolontxeloa eta Txistua
Irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 20 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez.
(Oharra: Eranskin honetan ezarritako berariazko probak gainditzen dituzten izangaiak aipamen batekin agertuko dira aldi batez kontratatzeko izangaien zerrendetan, zeinen bidez jakinaraziko den gainditu duten/dituzten berariazko proba/k. Beraz, izangai guztientzat ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraituz deituko zaie, baina gainditutako berariako proba edo probak kontuan hartuz, betiere Goi Mailako Musikan zehaztuko diren zerbitzu beharren arabera).
V. ERANSKINA
Kidegoetan sartzeko onartutako gai zerrenden berariazko zatiak zein aldizkaritan argitaratu diren
_Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa.
Agindua, 1996ko otsailaren 1ekoa (otsailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
A zatia: II. Eranskina.
_Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa, Berariazko Lanbide Heziketari dagozkion espezialitateak.
Agindua, 1996ko otsailaren 1ekoa (otsailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
A zatia: I. Eranskina.
_Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa, Teknologia espezialitatea.
Agindua, 1993ko irailaren 9koa (irailaren 21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
A zatia: III. Eranskina.
_Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa.
Agindua, 1994ko apirilaren 20koa (apirilaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
A zatia: I. Eranskina.
_Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer maisuen kidegoa.
Agindua, 1994ko apirilaren 20koa (apirilaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
A zatia: III. Eranskina.
Grabatuaren espezialitaterako Kalkografia eta Xilografiarako onetsi zen gai zerrendara jo behar da. __ __ A0211827 __
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
