139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

"Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatze lanak Venecia auzoan" izeneko obrak kontratatzea

Arguedasko Udalak lizitaziorako deia egin du, "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatze lanak Venecia auzoan" izeneko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatze lanak Venecia auzoan" izeneko obrak egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Tramitazio arrunta.

Lizitazioaren aurrekontua: 1.045.362,58 euro, B.E.Z. barne.

Lanak egiteko epea: 6 hilabete, gehienez ere.

Enpresaren sailkapena:

_E taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Posta bidez ere aurkez daitezke proposamenak, eta horretarako interesatuak ordainagiriaren bidez frogatu beharko du Posta Bulegoan zein egunetan egin zen igorpena. Bestetik ere, epearen barrenean frogatu beharko dio kontratazio organoari proposamenaren igorpena, nahiz fax-en bidez (948-694919), nahiz telex edota telegramaren bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hiru egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun naturalean irekiko dira, eguerdiko ordu batean. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude azter ditzaten Arguedasko udal bulegoetan eta Tuterako Papelería Técnica Carlos Sagasti, S.L.n (Zaragoza etorbidea, 31, 948-412133 tel.).

Arguedasen, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................., adinez nagusia, helbidea ................., kalea: .................., telefonoa .............., NAN zk.a: .................., ............. egunean luzatua, nire izenean, edo honako hau ordezkatuz: ............., herria: ..........., kalea: ................ (ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen baitut). "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zolatze lanak Venecia auzoan" izeneko obrak, prozedura irekiaren bidez eta tramitazio arrunta erabiliz, adjudikatzeko lehiaketaren berri dut, eta horiek egiteko hitza ematen dut baldintza hauei jarraituz:

Prezioa: ......................... euro (letraz), BEZa barne.

Lanak egiteko epea: .......... hilabete (letraz).

2002ko ............................aren ...................(e)an.

(Sinadura) __ __ A0211854 __

Iragarkiaren kodea: