139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Lizitazio iragarkia

Osoko bilkurak, hil honetako 9an hartu erabakiaren bitartez, Tiebasko plazako obrak egiteko lehiaketa irekiaren klausula administratibo partikularren plegua onetsi zuen. Jendaurrean egonen da zortzi egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, lehiaketa bera iragarri nahi da, baina kontuan hartuz lizitazioa atzeratu eginen dela, baldin eta klausulen pleguaren kontrako erreklamazioak aurkezten badira.

1. Entitate esleitzailea: Tiebas-Muru Artederretako Udaleko osoko bilkura.

2. Kontratuaren xedea: Tiebasko plazako obrak egitea, osoko bilkurak 2002ko urriaren 9an onetsitako proiektu teknikoari jarraituz.

3. Lanak egiteko epea: hiru (3) hilabete

4. Hasierako aurrekontua: 142.886,21 euro, BEZa (% 16) barne.

5. Behin-behineko bermea: 2.857,72 euro; hau da, hasierako prezioaren % 2.

6. Kontratua esleitzeko irizpideak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira. Plegua eta proiektua interesatuen eskura daude Rubio paperdendan, Bergamin kalea, 10, Iruña.

7. Eskaintzen aurkezpena: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita sei egun naturaleko epean.

Tiebasen, bi mila eta biko urriaren bederatzian. Alkatea, María José Laguna Sarría. __ __ A0211807 __

Iragarkiaren kodea: