139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Obren lehiaketa

Honen bitartez lehiaketa irekia iragartzen da, "Muru-Asteraingo hiriguneko zoladura eta azpiegiturak" eta "Muru-Asteraingo hornidura eta saneamendu sareak berritzea" izeneko lanak adjudikatzeko. Hona hemen:

_Kontratuaren aurrekontua (BEZa barne): 594.788,78 euro.

_Lanak egiteko epea: 10 hilabete.

_Behin-behineko bermea: 11.895,78 euro.

_Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen.

Kontratuaren dokumentazioa interesatu ororen eskura dago Zizur Zendeako Herriko Etxean (Gazolatz), 9:00etatik 14:00etara, edo Copia dendan (Pio XII.aren etorbidea).

Gazolatzen, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano. __ __ A0211805 __

Iragarkiaren kodea: