139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R O I T Z

2003ko karga-tasak

Udalak, 2002ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, udal zergetako karga tasak finkatzea erabaki zuen, 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute. Hona hemen:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,2014

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,8000.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, J.E.Z.: gutxieneko tarifak.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2,5

_Lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga tasak.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu ondoko hilabetean.

Arroitzen, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin. __ __ A0211803 __

Iragarkiaren kodea: