139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

2003ko karga-tasak onetsita

Udalak, 2002ko urriaren 17an egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

1. Udal Administrazio eta Kontu Berezien Informazio Batzordeak egindako proposamenak onestea. Ondorioz, honako zerga tasa hauek ezarri dira 2003. urterako.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,2691.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien % 0,6521.

Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren ehuneko 3,83 (exekuzio materialaren aurrekontua).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

A) Zerga honen oinarria zehazteko indizeak honakoak izanen dira, igoera gertatzen den denboraldiaren arabera.

1._Urte bat eta bost urte bitarte: % 2,2

2._Hamar urte bitarte: % 2,1

3._Hamar urte bitarte: % 2,0

4._Hamar urte bitarte: % 2,0

B) Zergaren tasa, tarte guztietarako eta urteen arabera % 11 izanen dela ezartzea.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Ehuneko hogeiko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,20).

2. Erabaki honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Donezteben, bi mila eta biko urriaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel San Miguel. __ __ A0211752 __

Iragarkiaren kodea: