139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraikiz, ondotik heldu diren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketak ematen dira argitara. Aldaketa horiek hasiera batean onetsi ziren, 2002ko urriaren 17ko osoko bikuran hartu erabakiaren bidez.

Aditzera ematen da ezen bai aldaketak bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udalbatzaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Tarifa berriek 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Donezteben, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

1._ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea: berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

I.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 metro karratuak: 0,965 euro/metro karratua.

51etik 100 metro karratu bitarte: 0,777 euro/metro karratua.

101etik 500 metro karratu bitarte: 0,591 euro/metro karratua.

501etik 1.000 metro karratu bitarte: 0,405 euro/metro karratua.

1.001 metro karratutik goiti: 0,217 euro/metro karratua.

I.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 metro karratuak: 0,591 euro/metro karratua.

51etik 100 metro karratu bitarte: 0,467 euro/metro karratua.

101etik 500 metro karratu bitarte: 0,317 euro/metro karratua.

501etik 1.000 metro karratu bitarte: 0,186 euro/metro karratua.

1.001 metro karratutik goiti: 0,040 euro/metro karratua.

II. epigrafea: jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen % 50 izanen dira.

2. Lokalez aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen % 90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 33,33 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 18,63 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

2._ESTOLDERIA TASA ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETARENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 31,05 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kantitatearen arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

_Estolderia, metro kubiko bakoitzetik: 0,081 euro.

_Arazketa, metro kubiko bakoitzetik: ... euro

b) Erabilera bakarra etxebizitza izatea ez duten finka eta lokalak:

_Estolderia, metro kubiko bakoitzetik: 0,099 euro.

_Arazketa, metro kubiko bakoitzetik: ... euro

3._ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 3,42 euro. (BEZa barne).

B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,14 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,43 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 3,21 euro.

C) Igerilekuak (hilabeteko abonuak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 6,93 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 17,34 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 24,32 euro.

D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonuak):

_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 10,45 euro.

_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 24,32 euro.

_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 34,67 euro.

E) Frontoia:

_Frontoia argirik gabe erabiltzea: 4,24 euro orduko.

_Frontoia argia eta guzti erabiltzea: 8,38 euro orduko.

F) Kultur Etxea:

_Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 3,21 euro orduko.

_Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 6,42 euro orduko.

G) Kiroldegia:

_Pista argirik gabe erabiltzea:

_1/2 pista: 5 euro.

_2/2 pista: 18 euro.

_Pista argia eta guzti erabiltzea:

_1/2 pista: 8 euro.

_2/2 pista: 18 euro.

H) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 3 euro.

I) Squasha. Orduaren prezioa: 3,5 euro.

J) Dutxa hutsa: 2 euro.

K) Sauna, muskulazio aretoa eta squasha:

_Eguneko bonoa: 3,01 euro.

_Hilabeteko bonoa: 24,04 euro.

_Hiruhileko bonoa: 60 euro.

Oharra: Urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.

4._ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Honako tarifa hauek dira aplikatuko dira:

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta horren mantenimenduagatik. Kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren ariora. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da, Udalak hornituak badira.

Kontagailuaren diametroa:

10 milimetrokoa: 0,721 euro/hiruhilekoa.

15 milimetrokoa: 1,089 euro/hiruhilekoa.

25 milimetrokoa: 2,184 euro/hiruhilekoa.

40 milimetrokoa: 7,638 euro/hiruhilekoa.

50 milimetrokoa: 8,024 euro/hiruhilekoa.

60 milimetrokoa: 16,030 euro/hiruhilekoa.

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,242 euros.

c) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,273 euro.

d) Horniduraren ur-hartunea paratzeagatik:

_Hirigunean: (banaketa sare orokorra baldin bada). Metro lineal erabilgarri eraikien kopurua, etxebizitza eta lokal bakoitzetik: 11,364 euro/metro lineala.

_Hirigunetik kanpora: erabilera industrialetarako edo horien parekoetarako (baserriak, baratzeak, etab.). Metro linealen kopurua sarera lotu beharreko tokitik: 1,076 euro/metro lineala.

(Kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa, distantziaren ariora (metro linealak) lotunetik eraikin, baratze, eta abarretara)

5._ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN EGITEN DIREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea: aprobetxamendu bereziak zoru gainean.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik:

Mahaiak: 8,280 euro urtean mahai bakoitzetik.

Kadirak: 4,261 euro urtean kadira bakoitzetik.

I.2. Azoka tikiak, egun bakoitzetik:

_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 7,40 euro egunean, 282,56 euro denboraldian.

_Eskulan, liburu, numismatika eta kulturakotzat hartzen diren bertze gai batzuen salmenta: 7,40 euro egunean, 282,56 euro denboraldian.

I.3. Merkatu tikiak:

_Eskulan tikiak, bisuteria eta bertzelako produktu baimenduak, toki bakoitzeko: 7,40 euro egunean, 282,56 euro denboraldian, 10,11 euro/metroa besta eta ferietan.

I.4. Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik (garabiak, kioskoak).

Egunean: 0,075 euro.

Hilabetean: 4,866 euro.

Urtean: 18,661 euro.

I.8. Espaloien okupazioa:

Hilabetean, metro lineal bakoitzetik: 12,42 euro.

II. epigrafea: aprobetxamendu bereziak hegalkinean:

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

Eraikitako metro karratu bakoitzetik: 1,244 euro.

II.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, egunean: 0,0801 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, hilabetean: 1,866 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, urtean: 18,661 euro.

III. epigrafea: aprobetxamendu bereziak zorupean.

Paratutako tanga bakoitzetik: 4,044 euro/metro karratua.

Gasa banatzeko sare nagusien muntaia eta aprobetxamenduengatik, gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzetik eta urtean : ... euro

Gainerako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik:

Egunean: 0,012 euro.

Hilabetean: 0,311 euro.

Urtean: 4,044 euro.

IV. epigrafea: gutieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ondotik zehazten diren gutieneko diru-kopuru hauetara ailegatzen ez badira, ondotik aipatzen direnak ordainduko dira:

_Aldamioak: 15,56 euro.

_Hesiak: 15,56 euro.

_Bertzelako aprobetxamenduak: 15,56 euro.

_Merkataritza jarduera bada: 18,66 euro.

6._ORDENANTZA FISKALA, KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek dira aplikatuko dira:

I. epigrafea: kamioiak eta autobusak:

Urteko abonua:

1. Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 100,91 euro.

2. Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 201,83 euro.

3. Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 302,74 euro.

II. epigrafea: karabanak eta roulotteak.

Urteko abonua:

1. Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 100,91 euro.

7._ORDENANTZA FISKALA, MUSIKA IRAKASKUNTZARAKO UDAL ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUENA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Izena ematea: 16,04 euro.

Abesbatzan izena ematea: 4,50 euro.

Banda edo taldean izena ematea (bandan bakarrik): 6 euro.

Musika tresna: 24,84 euro.

Lehenbiziko zikloa: 36,85 euro.

Bigarren zikloa: 41,66 euro.

Hirugarren zikloa: 43,57 euro.

Laugarren zikloa: Musika tresna + taldea: 28,10 euro.

Panderoa: 12,42 euro.

8._ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ZABORTEGIAN OBRA-HONDAKINAK BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

A motakoak. Zerga oinarria: 1000 kg. obra-hondakin/kamioia bitarte. Tarifa: 3,36 euro.

B motakoak. Zerga oinarria: 1001-5.000 kg. obra-hondakin/kamioia. Tarifa: 10,87 euro.

C motakoak. Zerga oinarria: 5001-10.000 kg. obra-hondakin/kamioia. Tarifa: 17,60 euro.

D motakoak. Zerga oinarria: 10.0001-20.000 kg. obra-hondakin/kamioia. Tarifa: 26,91 euro.

E motakoak. 20.001 goiti kilogramo obra-hondakin. Tarifa: 40,37 euro.

9._AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Ordenantza hau tarifa hauek zuzenduko dute:

1._Eskabide eta agiriak

e) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak. Folio bakoitzeko, 0,18 euro (DIN A4) eta 0,36 euro (DIN A3).

2._Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek, azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,60 euro.

Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua ... euro.

Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari erantsiko zaio: ... euro.

b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 0,60 euro.

c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,60 euro.

d) Bertze ziurtagiri motak: 0,60 euro.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,60 euro.

3._Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

c) Plan partzialen onespena, hektareako 60,10 euro.

d) Plan partzialetako aldaketak, hektareako 30,05 euro.

f) Establezimenduak irekitzeari lotuta ez dauden jardueretan aritzeko lizentziak, 15,03 euro.

4._Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik, 6 euro.

d) Agiriak konpultsatzea: 0,60 euro konpultsa bakoitzetik.

10._ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea: zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 6,21 euro.

I.1.1. Zoladura orokorra den lekuetan: 4,97 euro.

I.1.1. Zola eman gabeko lekuetan: 3,11 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 9,32 euro.

I.2.1. Zoladura orokorra den lekuetan: 6,21 euro.

I.2.1. Zola eman gabeko lekuetan: 4,35 euro.

II. epigrafea: ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea:

Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 6,21 euro.

11._ORDENANTZA FISKALA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea: ibilgailuendako aparkalekua.

Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, urtean: 16,56 euro.

II. epigrafea: tokia erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 18,66 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 6,22 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren ariora zatikatuko da. Nolanahi ere, ez da 6,22 euro baino gutiagoko eskubiderik ordainduko.

12._ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 31,10 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 62,20 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 174,19 euro.

Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta % 20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 37,32 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 74,64 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 209,03 euro.

Jaiegunetan % 50 goitituko da. Hona hemen:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 46,66 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 93,30 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 261,28 euro.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak:

1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,04 euro.

2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,11 euro.

3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 8,28 euro. __ __ A0211751 __

Iragarkiaren kodea: