139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Belosogoitiko A22 unitatearen xehetasun azterlana (U.I.IX). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko urriaren 10ean, honako hau ebatzi zuen:

"Ikusirik Emilio Moncada Durruty jaunak, Inmovest S.L.ren ordezkari gisa, tramitatzeko aurkeztu duen agiria, honako hau ebatzi dut:

1._Hasiera batez onestea A22 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana, U.I.IXko (Beloso) S-1 sektorean.

2._Erabakia jakinaraztea ukitutako jabeei eta espedientea jendaurrean egotea hamabost egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi, baita ere, bertako egunkarietan".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211230 __

Iragarkiaren kodea: