139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Salaketaren jakinarazpena

Jakinarazpena egiteko saioek huts egin dutenez gero, 30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondotik adierazten den salatuari, zeinaren azken helbide ezaguna ere aipatzen baita, jakinarazten zaio segidan zehazten den zehapen espedientea ireki zaiola. Espediente hori Osasun eta Ingurumen Zerbitzuak instruitu du, Udal Ordenantzak urratzeagatik.

Espedientearen zenbakia: 20/2002. Salatuaren datuak, izena eta helbidea: Emilio José Echeverría Jiménez, San Andrés karrika, 58, beheitia, 26500 Calahorra (Errioxa). Arau-haustea, artikulua, titulua, U.O.: eremu publikoan abandonatzea. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluak dakar eremu publikoan ibilgailua abandonatzeko debekua. Arau-haustearen tokia: "Reina Sofía" ospitaleko aparkalekua. Zerbitzua: Udaltzaingoa. Ordua: 10:30. Data: 2002-7-31.

Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuaren 23. eta 24. artikuluetan prozedura erraztua arautzen da. Horietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta salatuak prozedurako egintza eta izapide guztien berri uneoro jakiteko duen eskubidea deusetan murriztu gabe, espedientatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea duela egoki iruditzen zaizkion alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, bai eta nahi izanez gero probak proposatzeko ere, baliatu nahi dituen bitartekoak zehaztuz. Prozeduraren edukiaren hasierari alegaziorik egin ezean, hasiera hori ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da, eta aipatu Errege Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusten diren ondorioak izanen ditu.

Tuteran, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0211188 __

Iragarkiaren kodea: