139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 1231/2002 Ebazpenaren bidez onetsia (2002ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 30ekoa). Iragarkia.

Lourdes Izcara Domingo andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 1231/2002 Ebazpenaren kontra. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoetako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkezturiko errekurtsoaren kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz. __ __ A0211961 __

Iragarkiaren kodea: