139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 872/2002 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa:

"Ebazpen proposamena, instruktoreak 44/2002 zehapen prozeduraren gainean egindakoa. Barne zuzendari nagusiak, maiatzaren 20an emandako 872/2002 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea hasi zuen Armando De Miguel San Martín jaunaren kontra, "Txamboli" establezimenduaren titularra baita (Tuterako San Julián kalea, 7), ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan.

1._Frogatutako gertaerak.

2002ko apirilaren 7an, 4:05ean, Tuterako Udaltzaingoa "Txamboli", establezimendura joan zen (San Julián kalea, 7) ikuskatze lana egiteko. Agenteek egiaztatu zuten "Txamboli" establezimenduaren ateak irekita zeudela, jendeari sartzen uzten ziotela, musika ekipoa martxan zegoela, kontsumizioak zerbitzatzen zirela eta argiak piztu gabe zeudela. Barrenean 30en bat bezero zeuden. Horrez gain, 3:50ean ixteko agindu zitzaien, eta ez zuten kasurik egin, 4:05ean berriro gauza bera agindu zitzaien, lanean ari baitziren gogotik.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, aipatu Ebazpenarena, Tuterako Udaletxeko iragarki oholean 2002ko ekainaren 16tik uztailaren 6ra jarriz eta 2002ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz (98. zk.) jakinarazi da.

2._Aurkeztutako deskarguen balorazioa.

Salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 15 egun igaroz gero alegazio, agiri edo informaziorik aurkeztu eta frogarik proposatu gabe, jarraipena emanen zaio prozedurari.

3._Tipifikazio juridikoa.

Frogatutako gertaerak arau-hauste larritzat hartu dira, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

4._Ebazpen-proposamena.

Horiek horrela, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, Armando De Miguel San Martín jaunari (NANa: 16.007.290), bera baita "Txamboli" establezimenduaren titularra (San Julián kalea, 7, Tutera), 601,02 euroko isuna jartzea proposatzen da, aipatu Foru Legearen 23.19 artikulua hausteagatik.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean._Instruktorea, Purificación González Merchán." __ __ A0211104 __

Iragarkiaren kodea: