139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1271/2002 EBAZPENA, irailaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 30ean emandako 1149/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Martzillako Arau Subsidiarioak 35. exekuzio unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 30ean emandako 1149/2002 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi zen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zen, hots, Foru Agindu hartan berean adierazitako zehaztapena bete dela justifikatzeko agiriak aurkeztea.

Udalak agiri horiek aurkeztu dituenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Foru Agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martzillako Arau Subsidiarioak 35. exekuzio unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 30ean eman zuen 1149/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru Aginduaren testua Ebazpen honen Eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Martzillako Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

"1149/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Martzillako Arau Subsidiarioak 35. Exekuzio unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenarekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116.5. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Martzillako Arau Subsidiarioak 35. exekuzio unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezartzea, hots, ondoko zehaztapen lotzaile hau bete dela justifikatzeko agiriak aurkeztea:

_35. exekuzio unitate sortu berriaren dentsitatea 10/94 Foru Legearen 20. artikuluan, etxebizitzak eraikitzeari begira, hektarea bakoitzeko ezarrita dauden gehieneko dentsitate-mugen araberakoa izanen da. Unitate horretan 7 etxebizitza aterako lirateke, edo 796,5 metro koadro eraiki.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa horren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Martzillako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros." __ __ A0210643 __

Iragarkiaren kodea: