139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

109/2002 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Eskulangintzako Kontseilu Aholku-emaileko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako eskulangintza antolatu eta garatzeko ekainaren 17ko 188/1988 Foru Dekretuak Eskulangintzako Kontseilu Aholku-emailea sortu zuen. Hartan xedatzen zenez, kide hauek izanen ditu: Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia edo haren ordezkaria; legeen arabera osaturiko Eskulangile Elkarte guztien ordezkari bana; eskulangintzako bi aditu, gehienez ere; eta Departamentuko teknikari bat.

Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, 1997ko urriaren 29ko Foru Aginduaren bidez, Kontseiluko kideak izendatu zituen. Dekretu hartan xedaturikoarekin bat, gaurkotu egin behar da.

188/1988 Foru Dekretuko lehen xedapen gehigarriak esku ematen dio Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari, hura betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Honakoak izendatzen dira Eskulangintzako Kontseilu Aholku-emaileko kide:

_Merkaritza eta Turismo zuzendari nagusia, Kontseiluko lehendakaria izanen dena, eta, haren ordezkari, Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, ordezko lehendakaria izanen dena.

_Kide bat, Arbaso ohiko eskulangintza bultzatzeko elkartearen ordezkari.

_Kide bat, Lizarrerriko eskulangile taldeen ordezkari.

_Kide bat, Elkar eskulangile taldearen ordezkari.

_Kide bat, Plazaolako eskulangileen elkartearen ordezkari.

_Kide bat, Bertizko eskulangileen elkartearen ordezkari.

_Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, eskulangintzako aditua.

_Merkataritza Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.

2. Eskulangile elkarteek beren ordezkariak izendatu beharko dituzte. Horretarako Kontseiluko kide titular bat eta haren ordezko bat hautatuko dituzte.

3. Kontseiluak kide berriak biltzen ahalko ditu, legeen arabera osatzen diren eskulangile elkarte berriek izendatzen badituzte. Orobat, Kontseilutik baztertzen ahalko ditu 188/88 Foru Dekretuan ezarririko betebeharrak betetzen ez dituzten eskulangile elkarteak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen da Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1997ko urriaren 29an emaniko Foru Agindua. Horren bidez Eskulangintzako Kontseilu Aholku-emaileko kideak izendatu zituen.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru Agindu hau Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Kontseiluko kideei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamazazpian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll. __ __ A0211245 __

Iragarkiaren kodea: