139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

307/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Isabel Irigoyen Aristu andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Koordinazio Informatikoaren Atalaren barruan, Jakinarazpenak Kudeatzeko bulegoburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Isabel Irigoyen Aristu andrea, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, bitarte baterako izendatzea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Koordinazio Informatikoaren Ataleko Jakinarazpenak Kudeatzeko bulegoburua izateko.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes. __ __ A0211963 __

Iragarkiaren kodea: