139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

306/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, María Dolores Amatriain Bacaicoa andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Informazioaren Erabilerarako Atalaren barnean, Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko bulegoburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

María Dolores Amatriain Bacaicoa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, bitarte baterako izendatzea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Informazioaren Erabilerarako Ataleko Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko bulegoburua izateko.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes. __ __ A0211962 __

Iragarkiaren kodea: