I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
453/2002 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Damián Panero Martínez jauna Orientazio Unitate Teknikoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak irailaren 10az geroztiko ondorioak izanen ditu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Damián Panero Martínez jauna Orientazio Unitate Teknikoko buru izendatzea. Izendapenak irailaren 10az geroztiko ondorioak izanen ditu.
2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A0210634