138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Hirigintzako hitzarmena hasiera batean onetsirik, Udalaren, Burlatako Joaquín Azcárate, Hilarión Eslava eta Santa Kiteria karrikek definituriko etxesaileko jabeen eta Construcciones Abaigar, S.A.ren artean, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean delako etxesailari dagokionez aldaketa puntuala egiteko, hirigintzako kudeaketa egiteko eta etxebizitzak eraiki eta sustatzeko

Burlatako Udalak, 2002ko irailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

1. Hirigintzako hitzarmena hasiera batean onestea, Burlatako Udalaren, Joaquín Azcárate, Hilarión Eslava eta Santa Kiteria karriken arteko eraikinen jabeen eta Construcciones Abaigar, S.A. eta Imirum, S.A.ren artean, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean delako etxesailari dagokionez aldaketa puntuala egiteko, hirigintzako kudeaketa egiteko eta etxebizitzak eraiki eta sustatzeko. Hitzarmena, behar bezala eginbideturik, bilkuraren espedientean dago. Hona hemen haren testua:

"Hirigintzako hitzarmena, Burlatako Udalaren, Joaquín Azcárate, Hilarión Eslava eta Santa Kiteria karrikek definituriko etxesaileko jabeen eta Imirun, S.A. sustatzailearen eta Construcciones Abaigar, S.A. eraikitzailearen artean,

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean delako etxesailari dagokionez aldaketa puntuala egiteko, hirigintzako kudeaketa egiteko eta etxebizitzak eraiki eta sustatzeko.

Burlatan, 2002ko irailaren seian.

Bildurik

Batetik, José Luis Góngora Setuáin jauna, Cristina Fabo Legarda andreak aholkaturik (hemendik goiti, Udala).

Bertzetik: Concepción Salanueva Iñigo, Enrique Zudaire Salanueva, Alvaro Leache Oscoz, Manuel Rodríguez Domínguez, Jesús Artázcoz Conde, Fermín María Zubicoa Gorria, José Ramón Zubicoa Gorria, Javier María Zubicoa Gorria, María Luz Zubicoa Gorria, María Concepción Esain Nicuesa, Fulgencio Nicuesa Sanz, Antonio Merino González, Ramona Ortega García, María Reyes Azcárate Reyes, Raúl García Azcárate, Antonio Gómez Daza, Ayuntamiento de Burlada, Gregoria Villanueva Larraya, María Pilar Martínez Jiménez, Bernardina Ilundáin Ayerra, Carmen Ruiz Delgado, Luisa Ruiz Delgado, Juana Herrero Salud, Tomas Lamariano Noarbe, María Eugenia Burguete Iturbide, José María Gastearena Macuso, Fco José Alzueta Galbete, José Marin Fonta, José Javier Iriarte Ocariz, Antonio Avila Muñoz, Juan Alfonso Jiménez Mendivi, Zumadi Kultur Elkartea, Nicolas Fermín Ibarra Elia, Manuel Jiménez Lima, Eduardo Luis Gómez De Lavega, Juan Antonio González De Jesús, Eladio Fernández Pindado, (hemendik goiti, jabeak).

Bertzetik, Cristina Abaigar Ansorena andrea, enpresa hauek ordezkatuz: Imirun, S.A. sustatzailea eta Construcciones Abaigar, S.A. eraikitzailea (hemendik goiti, sustatzaile-eraikitzailea).

Esku hartzen dute

José Luis Góngora Setuáin jaunak, Burlatako Udaleko alkate udalburua den aldetik, bi mila eta biko irailaren bortzean egin osoko bilkuran erabakita hitzarmen hau sinatzeko gaiturik, hitzarmen honen 1. eranskinean doan agirian delako erabakiaren hitzez hitzeko ziurtagiria erasten baita, eta Cristina Fabo Legarda andreak, aipatu Udaleko idazkaria den aldetik eta hitzarmen honen sinaduraren fede eman beharrez.

Concepción Salanueva Iñigo andreak, Alvaro Leache Oscoz gizonak, Manuel Rodríguez Domínguez jaunak eta goitiago aipatu bertze batzuek, Burlatako Santa Kiteria, 1-3an, Joaquín Azcárate, 5-7 eta 9an eta Hilarión Eslava, 6-8an dauden higiezinen jabeak diren aldetik, hitzarmen honen 2. eranskinean doan agirian higiezinen, jabeen eta jabetza tituluen zerrenda erantsi baita.

Cristina Abaigar Ansorena andreak, enpresa hauen legezko ordezkaria den aldetik: Imirun, S.A. sustatzailea eta Construcciones Abaigar, S.A. eraikitzailea, 2001eko urtarrilaren 26ko eskrituraren ariora; hitzarmen honen 3. eranskinean haren kopia erantsi baita, hitzarmen hau egiteko gaitasun aski elkarri aitorturik, horretarako adierazten dute:

Aurrekariak

Lehenbizikoa.-Duela zenbait urte, Udala hirigintzako soluzio ezberdinak aztertzen ari da Burlatako Santa Kiteria, Joaquín Azcárate eta Hilarión Eslava karriken arteko etxesailerako. Eraikinak zaharrak dira eta hondaturik daude eta egoera termiten agerpenak areagotu du. Horrek zenbait aurri espediente abiaraztera behartu du, baita jabeendako eta Udalarendako onuragarria izan daitekeen soluzioa bilatzera ere.

Bigarrena.-Horretarako, jabeek teknikari talde baten eskuetan utzi dute Udalari hirigintzako soluzio bat aurkeztea, eta bi alderdiendako soluzio onuragarrira ailegatu dira, eta horregatik prestatu da hitzarmen hau. Sinatzaileen onarpena jaso duen hirigintzako eta eraikuntzako soluzioa, hurrenez hurren, 4 eta 5. eranskinetan bildu da.

Alderdi guztiak arestian aipatu hirigintzako soluzio horrekin bat heldu direnez, hitzarmen hau prestatu da, erabaki hori hizbaketa hauetan oinarriturik formalizatzeko

Hizbaketak

I.-Planeamenduaren aldaketa.

Jabeek Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko proposamena aurkeztuko diote Udalari, hitzarmen honen 4. eranskinean biltzen diren jarduketa lerroei jarraikiz.

Proposatutako aldaketa onartu du Udalak eta dagokion administrazio espedientea tramitatzeko hitza ematen du, hori guztia hitzarmen honen laugarren klausulan hizbatutako epeetan.

II.-Kudeaketa eta eraikuntza tresnak.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala behin betikoz onesten denetik, jabeek hiru hilabeteko epea izanen dute Plana modu arin eta azkarrean gauzatzeko hirigintzako kudeaketa sistema aurkezteko Udalari, honek onets dezan. Sistema konprentsazioa izanen da eta bitartekoa, berriz, borondatezko birzatiketa proiektua edo pareko kudeaketa sistema.

Orobat, sustatzaile-eraikitzaileak hirigintzako proiektu hauek aurkeztu dizkio Udalari, honek onets ditzan:

-Jarduketa unitate berria urbanizatzeko proiektua, indarra duen H.A.P.O.ko S-6 unitatearen mugapen berria egindakoan.

-Diren eraikinak eraisteko proiektua.

-Eraikin berria eraikitzeko proiektua.

Udalak, berriz, arestian aipatu plan eta proiektuen onespena bultzatzeko hitza ematen du, dagozkien administrazio espedienteak tramitatuz eta behar diren lizentzia eta baimenak emanez, betiere dagozkien hirigintzako agiriak hitzarmen honi eta haren eranskinei hertsiki loturik prestatzen badira. Hori guztia hitzarmen honen laugarren hizbaketak ezarritako epeetan.

III.-Urbanizazio eta eraikuntza proiektua.

Edukirako behar diren bertze determinazio batzuk ukatu gabe, sustatzaile-eraikitzaileak, jabeen izenean, urbanizazio proiektua prestatzeko hitza ematen du, Udalak onets dezan, hitzarmen honi 5. eranskinean gehitzen zaion hirigintza proposamenari jarraikiz. Proiektu hori Burlatako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntuala behin betikoz onesten denetik aitzina.

Urbanizazioaren eta eraispenen kontrataren exekuzio materialaren aurrekontuak, Udalaren zerbitzu teknikoekin hitzartutako azterlanaren ariora, gehienez ere 368.12 euro eginen du. Zenbateko hori bertzerik gabe handituko da, % 4 seihilekoan, hitzarmen hau behin betikoz onesten den egunetik aitzina.

Edukirako behar diren bertze determinazio batzuk ukatu gabe, sustatzaile-eraikitzaileak, jabeen izenean, eraikuntza proiektua prestatzeko hitza ematen du, Udalak onets dezan, hitzarmen honi 4. eranskinean gehitzen zaion proposamen arkitektonikoari jarraikiz. Proiektu hori Burlatako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean birzatiketa proiektua behin betikoz onesten denetik aitzina.

IV.-Jarduketen egutegia.

Alderdi sinatzaileak bat heldu dira hitzarmeneko lehen eta bigarren hizbaketetan azpimarkatzen diren hirigintzako jarduketak burutzeko epeak finkatu beharraz. Horretarako, jarduketa egutegi hau finkatu da:

Jarduketatarako kalkulatutako epea:

1. Planeamenduaren aldaketa (tramitazio osoa) 4 hilabete.

2. Birzatiketa proiektua 2 hilabete.

3. Urbanizazio eta eraikuntza proiektua 2 hilabete.

V.-Etxebizitzen sustapena. Prozedura.

Alderdi sinatzaileak bat heldu dira hitzarmen honetan hizbatutakoaren ondoriozko etxebizitzak sustatzaile-eraikitzailearen bidez egin beharraz; hark proiektatutako etxebizitza eta higiezinak eraikiko ditu eta haien sustapena eginen du, gehienez ere 30 hilabeteko epean lizentzia ematen denetik.

Sustatzaile-eraikitzaileak ondoko beharkizunak hartuko ditu bere gain, Udalarekiko eta jabeekiko.

VI.-Sustatzaile-eraikitzailea. Udalarekiko betebeharrak.

Sustatzaile-eraikitzaileak betebehar hauek izanen ditu Udalararekiko:

1. Etxebizitzen jabe bakoitzari, alegia, indarra duen araudiari jarraikiz eskubidea dutenei, 78 metro karratu inguruko azalera erabilgarria izanen duen etxebizitza bana emanen die, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sailkapena duena, bigarren hizbaketan aipatzen diren proiektuetako dokumentazioaren ariora, 523 euro/metro karratu erabilgarriko prezioan, B.E.Z. sartu gabe. Etxebizitzak esleitzeko, jabeek komenigarri iruditzen zaizkien bideak ezarriko dituzte.

2. Behe solairuko saltokien jabe bakoitzari, haren jabetzakoaren gisako azalera duen saltokia emanen dio, gehienez ere 300,51 euro/metro karratu erabilgarriko prezioan, % 16ko B.E.Z. sartu gabe.

3. Gregoria Villanueva Larraya andreari, Hilarión Eslava karrikako 8an sei etxebizitzaren jabe baita (A beheitia, B beheitia, 1.a A, 1.a B, 2.a A eta 2.a B) eta Concepción Salanueva Iñigo andreari, Joaquín Azcárate karrikako 5ean sei etxebizitzaren jabe baita (A beheitia, B beheitia, 1.a A, 1.a B, 2.a A eta 2.a B), hurrenez hurren, sei etxebizitza emanen dizkie, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sailkapena dutenak, 523 euro/metro karratu erabilgarriko prezioan, B.E.Z. sartu gabe. 12 etxebizitza berrien jabetzak alokairuan jarri beharko ditu guztiak, gutienez ere 18 urtean; horiek 15 urteko amortizazio epeari dagozkio, gehi 3 urte gabealdiagatik, behar den mailegua formalizatzen denetik, halakorik bada. Aipatu bezalako mailegurik ez bada, etxebizitzen alokairu epea, gutienez ere, 25 urte izanen da, años, babes ofizialeko etxebizitzen sailkapena jasotzen dutenetik, urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuaren 74. artikulua aplikatuz, 2001eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen azaroaren 30ean. Hizbatutik harata, etxebizitzek gai honetaz indarra duen araudia bete beharko dute.

3. Jabeek lehentasuna izanen dute garajeko plaza bat eta trastegela erosteko.

Garajeko plaza erosteko prezioa 402,68 euro/metro karratua da, B.E.Z. kanpo.

Sotoko trastegelak erosteko prezioa 420,71 euro/metro karratua da, B.E.Z. kanpo.

4. Gehieneko salmenta prezioa:

4.1. Etxebizitza libreen salmenta gehienez ere prezio honetan eginen da: 2.133,59 euro metro karratu erabilgarri bakoitzetik, B.E.Z. kanpo.

4.2. Garajeko plaza erosteko prezioa 402,68 euro/metro karratua da, B.E.Z. kanpo.

4.3. Sotoko trastegelak erosteko prezioa 420,71 euro/metro karratua da, B.E.Z. kanpo.

4.4. Saltokien salmenta gehienez ere prezio honetan eginen da: 1.081,82 euro metro karratu eraiki bakoitzetik, B.E.Z. kanpo.

Arestiko prezioak bertzerik gabe handituko dira, % 4 seihilekoan, hitzarmen hau behin betikoz onesten den egunetik aitzina.

Biziaren garestitzea, eraikuntza materialen kariotzea edo behar bezala justifikaturiko bertze edozein arrazoi dela medio, beharrezko baldin bada % 4 aipatu berria goititzea, Udalari galdea egin beharko zaio lehenago eta bere onespena eman beharko du betiere.

5. Aprobetxamenduaren % 10, nahitaez eta dohain laga beharrekoa, Udalari emanen dio, planeamenduaren aldaketa dela-eta eraikuntza bolumenean dagoen soberakinaren gainean kalkulatua. % 10 hori zenbakietara ekarrita, 99.167 euro izanen da. Diru hori Udalaren eskutan uzteko hilabeteko epea izanen da, borondatezko birzatiketa proiektua edo horren pareko kudeaketa sistema behin betikoz onesten denetik aitzina.

6. Lehengo Kontzeju Etxearen orubearen eta lorategiaren jabe den aldetik, Udalari hau emanen dio: 24.143 euroko ordaina, hirigintzako aprobetxamenduen balorazioagatik eta borondatezko birzatiketaren kargen oihartzun. Diru hori Udalaren eskutan uzteko hilabeteko epea izanen da, borondatezko birzatiketa proiektua edo horren pareko kudeaketa sistema behin betikoz onesten denetik aitzina.

7. Bigarren hizbaketan deskribaturiko hirigintzako kudeaketa proiektuan ezartzen diren lur dotazionalak, nahitaez eta dohain laga beharrekoak, emanen dizkio Udalari. Eman behar den lur hori Udalaren eskutan uzteko hilabeteko epea izanen da, borondatezko birzatiketa proiektua edo horren pareko kudeaketa sistema behin betikoz onesten denetik aitzina.

8. Burtako bizilagunek lehentasuna izanen dute etxebizitza libreak erosteko. Udalak, horretarako, komenigarri iruditzen zaizkion lehentasun eta balorazio irizpideak erabiliko ditu. Delako lehentasunak hilabete iraunen du, obra lizentzia ematen denetik aitzina.

VII.-Sustatzaile-eraikitzailea. Jabeekiko betebeharrak.

Sustatzaile-eraikitzaileak betebehar hauek izanen ditu jabeekiko:

1. Aitzineko atalean aipatutako guztiak, babes ofizialeko etxebizitzen salmenta prezioez, etxebizitza libreez, garajeez eta erosteko lehentasun eskubideaz den bezainbatean.

2. Orubeak lagatzeko eta, horren ondorioz, etxebizitzak eraiki eta sustatzeko jabeen eta sustatzaile-eraikitzaileen artean sinatuko den kontratuan berariazko sartzen direnak.

VIII.-Sustatzaile-eraikitzailearen eta jabeen betebeharrak Udalarekiko. Elkarrekiko betebeharrak.

Sustatzaile-eraikitzailearekiko harremanetan, jabeek hitza ematen diote Udalari betebehar hauek hartuko dituztela beren gain:

1. Hilabeteko epean birzatiketa proiektua behin betikoz onesten denetik, jabeek kontratu bidez erabakiko dute sustatzaileari orubeak lagatzea, karga orotarik libre, horren ondotik etxebizitzak eraiki eta sustatzeko. Udalari kontrato horren kopia emanen zaio, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Aipatu kontratua formalizaturik, sustatzaile-eraikitzailea subrogaturik geldituko da jabeenganako, hirugarrenekiko harreman guztietan, Udalarekikoak barne. Hortaz, etxebizitzen eraikuntzaren, urbanizazioaren eta abarren gainean trenkatu beharreko edozein afera, Udalak zuzenean argituko du sustatzaile-eraikitzailearekin.

3. Erranak erran, Udalak horien gainean eskatzen dizkioten argibide guztiak emanen dizkie jabeei. Horretaz den bezainbatean, Jarraipen Batzordea eratuko da, Udalaren, jabeen eta sustatzaile-eraikitzaileen ordezkaritza paritarioa izanen duena.

IX.-Alderdien arteko lankidetza leiala.

Esku hartzen duten alderdiek elkarri hitza ematen diote, hitzarmen hau ahalik eta hobekien eta arinen garatu beharrez modu leial eta eraginkorrean eginahala egiteko.

Zehatz-mehatz, Udalak Udal Planaren aldaketa bultzatuko du Nafarroako Gobernuaren aitzinean, hitzarmen honen lehen hizbaketan aipatu bezala; hartara, bi txosten joanen dira proiektuarekin batean:

-Udalaren zerbitzu teknikoen adostasun txostena, hirigintzako hitzarmen honen eta proposatutako hirigintzako soluzioaren premia eta egokitasuna justifikatzen eta arrazoitzen dituena.

-Udal Plana prestatu zuen lan taldearen hirigintzako adostasun txostena, proposatutako hirigintza antolamendua justifikatzen duena.

Jabeek, berriz, hitza ematen dute hitzarmen hau abiarazteari eta/edo ebazteari dagozkien erabaki guztiak boz batez hartuko direla.

Ildo berean, hitzarmena edo haren edukiari dagozkion goiti-beheitiak fede onaren printzipioaren ariora interpretatuko dira.

X.-Ez betetzea eta horren ondorioak.

Hitzarmen honetako betebeharrak betetzen ez badira, hizbaketa hauek aginduko dute:

1. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa puntuala edo hitzarmen honek aipatzen dituen kudeaketa sistemak ez onestea jabeek eta sustatzaile-eraikitzaileak hitzarmen hau salatzeko eta gero bertan behera uzteko arrazoi izanen da, betiere Udalari bakarrik egozten ahal zaizkion arrazoiak direla-eta gertatu denean.

2. Ondokoak jabeek eta Udalak hitzarmen hau salatzeko eta gero bertan behera uzteko arrazoi izanen dira:

-Sustatzaile-eraikitzaileak Udalari hitzarmen honek aipatzen dituen urbanizazio proiektua eta eraispen eta eraikuntza proiektua ez aurkeztea, III. hizbaketak ezartzen dituen epeetan.

-Sustatzaile-eraikitzaileak Udalari hitzarmen honek aipatzen dituen urbanizazio proiektuaren eta eraispen eta eraikuntza proiektuaren edukia ez betetzea, V. hizbaketak ezartzen dituen epeetan.

3. Jabeek birzatiketa proiektua Udalari II. hizbaketan ezartzen duen epean ez aurkeztea eraikitzaile-sustatzaileak eta Udalak hitzarmen hau salatzeko eta gero bertan behera uzteko arrazoi izanen da.

4. Ondokoak Udalak hitzarmen hau salatzeko eta gero bertan behera uzteko arrazoi izanen dira:

-Jabeek sustatzaile-eraikitzailearekin, gero etxebizitzak eraiki eta sustatu beharrez, orubeak lagatzeko kontratua VIII. hizbaketan ezarritako epean ez formalizatzea.

-Sustatzaile-eraikitzaileak Udalari hau guztia ez ematea VI. hizbaketan ezarritako epean: aprobetxamenduaren % 10, nahitaez eta dohain laga beharrekoa; hirigintzako aprobetxamenduen eta kargen oihartzunaren balorazioari dagokion ordaina, zerbitzu publikoetarako erakinaren jabetzagatik eta lehengo Kontzeju Etxearen orube eta lorategiagatik; eta hirigintzako kudeaketa proiektuan ezarririk dauden lur dotazionalak, nahitaez eta dohain laga beharrekoak.

Betiere, hitzarmen hau desegiteak ez betetzearen errua ez duen alderdiak egin ahal izan zaizkion kalteordainak erreklamatzea ekartzen ahalko du.

XI.-Hitzarmenaren izaera. Lege ingurumarua:

Hitzarmen hau Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 140 eta 141. artikuluetan xedatutakoari jarriakiz tramitatu eta zuzenduko da, eta ager daitezkeen dudak eta hutsuneak argitzeko, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen diren printzipioak aplikatuko dira.

Hitzarmen hau interpretatu, bete edo ebazteari dagozkion guztietan, baita hirigintzako edukia baizik ez duten aferetan ere, Iruñeko Epaitegi eta Auzitegietako administrazioarekiko auzien jurisdikziora joko da, eta alderdiek espresuki uko egiten diote egokitzen ahal zaien bertze edozein jurisdikziori.

Etxebizitzen salmentari dagozkion guztietan edo administrazio izaerarik ez duten aferetan, Jurisdikzio Zibilera joko da, haren lurralde eskumena delarik Iruñeko epaitegi eta auzitetarako ezarritakoa, eta alderdiek espresuki uko egiten diote egokitzen ahal zaien bertze edozein jurisdikziori.

XII.-Eskritura publikoan jasotzea.

Hitzarmen hau eskritura publikoan jasoko da, esku hartzen duten alderdietako edozeinek eskatuta, eta eskritura egiteko gastuak eskatzailearen kontura eta lepora izanen dira".

2.-Hitzarmen hau jendaurrean egotea gutienez ere 15 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Burlatako Herriko Etxeko iragarki oholean eta, gutienez ere, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean argitaratuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 141. artikuluari jarraikiz.

3.-Erabaki honen berri ematea erabaki honen lehen puntuan aipatzen diren eraikinen jabeei, Construcciones Abaigar, S.A.ri eta Imirum, S.A.ri.

4.-Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 141. artikuluari jarraikiz, delako hitzarmena jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean egon ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukiturik gertatzen direnek epe horretan azter dezaten Udal honetako Hirigintza Departamentuan, horretarako prestatu den espedientearekin batean, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, bi mila eta biko irailaren seian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0211154