III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N T S O A I N
E D I K T U A
Antsoaingo Udalak enkante publikoa eginen du, prozedura murriztuaren bidez, Antsoaingo Udaletxeko Plazaren lurrazpian 435 aparkaleku plaza besterentzeko (417 automobilentzako eta 18 motozikletentzako).
Hasierako prezioa: 6.010 euro automobilentzako; 1.503 euro motozikletentzako.
Behin-behineko fidantza: 120 euro automobilentzako eta 30 euro motozikletentzako.
Eskabideen aurkezpena: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean, 20 egun naturaletan, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.
Enkantean parte hartu ahal izango dute adinez nagusi diren Antsoaingo bizilagunek, baldin eta ibilgailu bat -turismoa edo motozikleta- Antsoainen helbideratuta eta haien izenean matrikulatuta badute eta ez badira aparkaleku plaza baten titular Antsoaingo Udalerrian.
Baldintza plegua eta gainerako agiriak ikusgai daude udal bulegoetan.
Antsoainen, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkatea, Alfredo García López.
Iragarkiaren kodea: A0211957