138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herri-larreen enkantea

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko azaroaren 5eko osoko bilkuran, Otanoko herri-larreen aprobetxamenduaren errentamendua, 8 urtetarako, ahozko posturen bidezko prozeduran, enkante publikora ateratzea erabaki zuen.

Enkantea abenduaren 16an eginen da goizeko hamaika eta erdietan Udaletxeko bulegoetan; Errege kalea 62, A.

Baldin eta enkantea esleitu gabe geratzen bada, abenduaren 17an, leku eta ordu berean, bigarren enkantea eginen da % 10eko beherapenarekin. Berau ere esleitu gabe geratzen bada, hirugarren bat eginen da abenduaren 18an, leku eta ordu berean, % 20ko beherapenarekin.

Baldintza ekonomiko-administratiboak Udaletxeko bulegoetan daude interesdunen eskura.

Noainen, bi mila eta biko azaroaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0211810