III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N G U R E N
Behin betiko onespena. Mutiloagoitiko Santxiki sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak
Alkatetzaren aurtengo urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, ondoko erabakiak hartu dira:
1. Behin betikoz onestea Mutiloagoitiko Santxiki sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Aranguren ibarreko Arau Subsidiarioetako 19 zenbakidun aldaketaren mugapenari baitagokio.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Erregistroan aipatzen diren jabeei ebazpen hau jakinaraztea, jabe horiei dei egiten zaielarik Konpentsazio Batzordea hiru hilabeteko epean era dezaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mutiloabeitin, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: A0211808