III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza fiskala
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2002ko urriaren 24an, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifen aldaketak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.
Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskal hori behin betiko onetsitzat joko da.
Corellan, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Mankomunitateburua, José María Vázquez.
Iragarkiaren kodea: A0211750