I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
296/2002 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Itziar Erro Mendioroz andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenak Kudeatzeko Ataleko Gerorapen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Itziar Erro Mendioroz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenak Kudeatzeko Ataleko Gerorapen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileri Zerbitzura, idazkari teknikoari, Dirubilketa Zerbitzura, Gerorapenak Kudeatzeko Atalera eta interesatuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A0211880