138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Oihan enkantea

Garraldako Udalak, 2002ko urriaren 25ean egin bilkuran, behar bezala baimendurik, erabaki zuen plegu itxien bidezko oihan enkantea egitea, 2000ko Oihan Planeko lote bakar bat adjudikatzeko.

Lote bakarra.-617 pago eta haritz, 766 metro kubiko zur egiten dutenak. Prezioa: 41.433,77 euro. Lotea, guztira: 41.433,77 euro.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan.

Pleguak idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Enkantea ordu erdi beranduago eginen da.

Garraldan, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A0211749