III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
DONEZTEBE
Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita
Doneztebeko Udalak eta egungo Udal Planeko 3. banaketa eremuko 6. sektoreko jabeek, Juan Jesús Picabea Manterola jaunak ordezkatzen baititu, hirigintzako hitzarmen bat negoziatu eta sinatu zuten. Bada, 2002ko urriaren 17ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen aipatu hitzarmena.
Hitzarmenaren xedea da Udalari aprobetxamendutik dagokion ehuneko hamar, lurrez ez baizik diruz ematea.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak idatziz aurkez ditzaten.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Donezteben, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina
Iragarkiaren kodea: A0211746