138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A Z U R I

Lurzati eraikigarriak enkantean

Arazuriko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du Kontzeju honen lau lurzati eraikigarri besterentzeko.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua Kontzejuko idazkaritzan eskuratu ahalko da:

Astelehen, astearte eta asteazkenetan, Arazurin (San Juan kalea, z.g.), goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata arte.

Ostegun eta ostiraletan, berriz, Ororbian (Cardenal Arce kalea, 2), goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata arte.

Proposamenak Arazuriko Kontzejuan aurkeztu beharko dira, 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Arazurin, bi mila eta biko urriaren hogeita hamarrean. Kontzejuburua, Jesús Agüera Reoyo.

Iragarkiaren kodea: A0211744