138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

295/2002 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, María Belén Urío Ramírez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren barrenean, Dirubilketa Aplikatu eta Kontrolatzeko Ataleko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Belén Urío Ramírez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren barrenean, Dirubilketa Aplikatu eta Kontrolatzeko Ataleko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileri Zerbitzura, idazkari teknikoari, Dirubilketa Zerbitzura, Dirubilketa Aplikatu eta Kontrolatzeko Atalera eta interesatuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0211879