138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala

Ultzamako Udalak, 2002ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioetan aldaketa egitea, Luis Martínez Arrizabalaga jaunak sustaturik, hain zuzen ere Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 327. lurzatiaren lurzoruaren araubideari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari dagokionez 110. artikuluan xedatzen dena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek alegazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0211226