138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik udaltzainek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Carbonell Jiménez, Anastasio. Matrikula: NA-2055-AC. Tokia: Nagusia, 77. Eguna: 2002/06/10 Espedientea: 136/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

Arau-hauslea: Cid Conde, Juan Luis. Matrikula: SS-3414-BG. Tokia: Nagusia, 68. Eguna: 2002/05/14 Espedientea: 122/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

Arau-hauslea: Expósito García, José Antonio. Matrikula: 5310-BJL. Tokia: Roncesvalles (Haur parkea). Eguna: 2002/03/08 Espedientea: 50/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

Arau-hauslea: Gómez Pérez, Inés. Matrikula: 3919-BLK. Tokia: Nagusia, 39-41. Eguna: 2002/06/13 Espedientea: 138/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

Arau-hauslea: Larrea Andreu, Alfonso Carlos. Matrikula: NA-6976-AK. Tokia: Nagusia, 87. Eguna: 2002/04/11 Espedientea: 95/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

Arau-hauslea: Remón Casaña, Fernando. Matrikula: NA-4662-BC. Tokia: Nagusia, 40. Eguna: 2002/07/10 Espedientea: 160/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13 (O).

(Z.E.): Zirkulazioari buruzko Erregelamendua.

(O.): Ordenanza.

Isuna, ediktu hau argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Udal diruzaintzan ordaintzen ahalko da, Udaletxeko 1. solairuan (9:00etatik 14:00etara), edo posta igorpenaren bidez, zehatutako pertsonaren nortasuna, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia adierazita.

Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0211187