138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noain-Elortzibarko U.E.6.3 unitatearen birzatiketa proiektua, Iru.In Naves Industriales, S.L. enpresak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko urriaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noain-Elortzibarko U.E.6.3. unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Iru.In, Naves Industriales, S.L., enpresak sustatua. Orobat erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie ukitutako jabe guztiei, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0211180