III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udalaren Hirigintza Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E.3.3 unitatea urbanizatzeko proiektua, Promoelorz 2, S.L. enpresak sustatua. Hasierako onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko urriaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E.3.3 unitatea urbanizatzeko proiektua, Promoelorz 2, S.L. enpresak sustatua, hirigintzako txostenean azaldutako oharrak barne. Orobat erabaki zuen jendaurrean jartzea hamabost egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta "Diario de Navarra" egunkarian iragarkia paratuz, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako Gobernuaren Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0211177