138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsita

Arellanoko Udalak, 2002ko urriaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen: Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu ordenantza ikusgai egonen da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arellanon, bi mila eta biko urriaren zazpian. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0211171