138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

2002. urteko plantilla organikoko aldaketa behin betikoz onetsirik

Gardeko Udalak, 2002ko abuztuaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002. urteko plantilla organikoko aldaketa.

2002ko irailaren 18an, 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta hasi zen jendaurreko aldia igaro eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa -horren edukia iragarki hartan agertzen zen- behin betikoz onetsita dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 276. artikuluetan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da, aipatu Legearen 277. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Garden, bi mila eta biko urriaren hamarrean. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0211139