138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Fontellasko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza. Hasiera bateko onespena

Fontellasko Udalak, 2002ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fontellasko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Osoko bilkuran hartutako erabaki horren ondorioz, ordenantzaren testua jendaurrean egonen da, iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, hogeita hamar eguneko epean, espedientea aztertu, interesatuen eskura baitago Udalaren idazkaritzan, eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.c) artikuluan -maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testuaren arabera- xedatuarekin bat, erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Fontellasen, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0211137