138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2002ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onestea erabaki du Barasoaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa bat, S-2 sektorearen (industri lurzorua) Plan Partzialeko 26.1 artikuluko zehaztapen batzuen gainekoa, Barasoaingo industrialdean paratuko diren nabeen altuerari buruzko eraikuntza baldintzak arautzen baititu; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 127.2 h artikulua betetzeko.

Aldatutako artikuluaren testua honela geratzen da.

"Eraikinen altuera.

Eraikinen altuerak ez ditu gainduko onetsitako Plan Partzialaren araudian zehazten diren mugak, 7. planoko grafikoan daudenak.

Dena dela, altuera handiagoak baimentzen ahal ditu Udalak, Plan Partzialaren arabera onargarriak diren jarduerak paratzeko espedienteetan, baldin eta 7. planoko gehieneko altuerak baino handiagoak beharrezko badira. Baimena, eraikin osorako edo zati zehatz batzuetarako izanen da, eta, aldez aurretik, aurkeztutako proiektuaren memorian behar bezala arrazoituko da eta Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena beharko da; gainera, Udalak behar beste informazio eskatzen ahalko du.

Kasu hauetan, eraikinaren eraikuntza ezaugarriek, ahal dela, disimulatu eginen dute baimendutako gehiegizko altuera hori".

Barasoainen, bi mila eta biko urriaren zazpian. Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzailearen burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0211136