Iragarkia
138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko irailaren 9an emandako 3.172 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1287 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Javier Bacáicoa San Martín jaunak jarritakoa, U.I. XIX (Milagrosa) deritzon horretako U.O. 1 eta U.O. 3 aldeen Birlurzatiketa Proiektua behin betiko onesteari dagokionez Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 1999ko apirilaren 30ean hartu duen erabakiaren aurka jarri den birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2000ko azaroaren 2ko ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
3.172 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1287 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Bacáicoa San Martín jaunak jarri zuen errekurtso hori, U.I. XIX (Milagrosa) deritzon horretako U.O. 1 eta U.O. 3 aldeen Birlurzatiketa Proiektua behin betiko onesteari dagokionez Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 1999ko apirilaren 30ean hartu duen erabakiaren aurka jarri den birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2000ko azaroaren 2ko ebazpenaren aurka.
Txostengilea Juan Luis Beltrán Aguirre jauna izan da.
Egitezko aurrekariak:
1. Iruñeko Udalak, 1999ko apirilaren 30ean egin zuen bileran, behin betiko onetsi zuen Iruñeko U.I. XIX unitate integratuaren (Milagrosa) U.O. 1 eta U.O. 3 unitateen barne berrikuntzarako plan bereziaren proiektua. Onespen hori 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
2. Adierazi den erabaki horren aurka Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa jarri dio Javier Bacáicoa San Martín jaunak. Bada, errekurtso horretan eskabidea egin zuen, birlurzatiketaren emaitzako errentatzaile moduan azaldu nahi duelako, baldintza horri lotuta dauden kalteordainak jasotzeko eta etxe berrira joateko eskubideekin alegia, Errekurtsoa ezetsi egin zen Alkatetzaren 2000ko azaroaren 2ko ebazpenaren bidez, errentamendua birlurzatiketa egiteko espedientearen hasierako onespenaren ostekoa delako.
3. Ezespen-ebazpenaren horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan eta horretan esaten du errentatzaileen eskubideak birlurzatiketa behin betiko onetsi den datan zehaztu behar direla, eta egun hori etxebizitzaren errentamendua egin ostekoa dela. Bukatzeko, errekurtsoa onesteko eskabidea egiten du eta bera birlurzatiketaren emaitzako errentatzaile moduan sartzea, baldintza horri lotuta dauden kalteordainak jasotzeko eta etxe berrira joateko eskubideekin.
4. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantzi du. Bada, txosten horretan errepikatu egiten du errekurtsoa ezetsi duen ebazpenean esaten zuena, hau da, birlurzatiketak ukitzen dituen eskubide guztiak zehazteko eta baloratzeko une egokia hasierako onespena dela. Bukatzeko, errekurtsoa ezestea eskatu du.
5. Gainerako interesatu guztiei jakinarazi zaie hau eta ez da horietariko inor errekurtsoan azaldu.
Zuzenbidezko oinarriak:
Lehenengoa.-Hasteko, errekurtsogileari adierazi behar zaio Administrazio Auzitegi honek indarrik gabe utzi zuela, 4179/2000 zenbakia duen bere ebazpenaren bidez, Iruñeko U.I. XIX unitate integratuaren (Milagrosa) U.O. 1 eta U.O. 3 unitateen barne berrikuntzarako plan bereziaren proiektua. Iruñeko Udalak ebazpen hori administrazioko auzietarako jurisdikzioan aurkaratu zuen eta une honetan artean ez da epairik eman.
Bigarrena.-Hori gorabehera, errekurtsogilearen alegazioak eta asmoak aztertzeari ekingo zaio. Bere argudioen ardatz nagusia da errentatzaileen eskubideak birlurzatiketaren behin betiko onespena egiten den egunean zehaztu behar direla, eta hori etxebizitzaren errentamenduaren ostean gertatu zela. Bada, baieztapen hori indartzeko esaten du Udalak adierazten duen Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 86.3. artikulua berariaz dela jabeei buruzkoa, ez errentatzaileei buruzkoa. Eta esaten du errentatzaileen eskubideak Kudeaketari buruzko Erregelamendu horren 98, 99 eta 125. artikuluetan ematen direla.
Hirugarrena.-Ez gatoz errekurtsogileak Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren artikulu aplikagarriei buruz eman dituen argudio horiekin bat. Udalak asmatu egin du esan duenean Erregelamenduaren 98 eta 99. artikuluek (ez dira kokatzen "eskubideen definizioa" izenburua duen III. kapituluko lehen atalean, hirugarren atalean baizik, hau da, "kalteordainak eta likidazio-kontua") ez dituztela eskubideak zehazten, eta benetan egiten dutena artatu ezin diren elementuak, ondasunak eta eskubideak tasatzeko irizpideak ezartzea dela. Horien xedea birlurzatiketari buruzko erabakiari desjabetzapeneko okupazioaren aktaren balio bera zuzkitzea da, hots, ondasuna benetan okupatzeko bidea ematea.
Aplikagarriak diren artikuluak 86.3. eta, horri lotuta, 136 b) dira, bai bata eta bai bestea Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamendukoak. 136. artikuluak birlurzatiketa edo konpentsazio baten baloratu behar diren ondasun eta eskubidea egin behar den unea zehazten du eta, zehatzago, esaten du birlurzatiketaren kasuetan balorazioa birlurzatiketa proiektuaren hasierako onespenaren unean egiten dela. Artikulu hori bat dator 86.3. artikuluarekin, hain zuzen ere esaten duelako jabe ukituei ezarriko zaien data birlurzatiketa proiektuaren hasierarena izanen dela. Kontua da arauzko azken manu horretan ematen den "jabeak" hitzak interpretazio zabala behar duela eta horren barruan sartu behar direla beste eskubide batzuen titularrak direnak ere.
Gai horri buruz egon dagoen jurisprudentzia irakurri ondoren baieztatu egiten da aplikagarria den legeriaren interpretazio-irizpide hau. Izan ere, Auzitegi Gorenaren 1991ko abenduaren 4ko epaiak, -R. Ar. 9392-, 86.3. artikulua aipatuz, berariaz esaten du birlurzatiketa batek ukitzen dituen ondasun eta eskubideak baloratzeko unea egokia birlurzatiketa horren proiektuaren hasierako onespena dela, eta 1997ko apirilaren 6ko epaiak, -R. Ar. 2649-, berariaz birlurzatiketa bat betearazteagatik kendu zen hiriko errentamendu baten gaia ebatziz, arauaren zehaztapen horren azalpena ematen du ondokoa esaten dunenean: "...plangintzak ezarrita dagoen ondasun eta eskubideak kentzea baino ezin da kalteordainen bidez konpentsatu, ez horren ostean sortu diren eskubideak, hau da, harreman juridikoak prekarioak direla jakinik." Eta egia da, bai, birlurzatiketa proiektuaren behin betiko onespena gertatu arte eragiten edo sortzen ahal diren eskubide guztiak kalteordainak jasotzeko modukoak direla onartzeak bide izugarria irekiko luke jabe eta gainerakoen artean inork nahi ez dituen tratuak egiteko, hau da, zuzenean onurak jasotzeko izanen direnak (kalteordainak, etxe berrietara eramatea, atzera bueltatzeak, etab.) eta horiek ez dira legezkoak, jabeei dagokienez behintzat horrelakoetan oso ondo ezagutzen dutelako berandu eta prekarioan egiten den harreman juridiko horren azken helburua zein den. Jakina, ez da hau hirigintzako legegilearen ez jarrera eta ez asmoa.
Aztergai dugun kasu honetan errentamenduaren kontratua 1998ko urtarrilaren 15ean formalizatu zen eta birlurzatiketa proiektua 1997ko azaroaren 13an onetsi zen hasieran; hasierako onespen hori 1997ko abenduaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Beraz, ezin zaio errekurtsogileari etxebizitzaren errentamendua kendu zaiolako kalteordaina jasotzeko eskubiderik aintzatetsi.
Laugarrena.-Halaber, ezin zaio aintzatetsi beste etxe batera eramateko eskubidea, eskubide hori 1992ko ekainaren 26ko Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren xedapen gehigarrietatik laugarrenean ezarri da eta hori egun indarrean dago horrela adierazi duelako apirilaren 13ko 6(/1998 Legeak. Bada, horri dagokionez errentamendua kentzearen emaitzako kalteordainen eskubidearekin gertatzen dena bera gertatzen da. Hau da, errekurtsogilea ez zen birlurzatiketa batek ukitzen duen etxebizitza bateko legezko okupatzailea birlurzatiketa proiektuaren hasierako onespena egin den unean eta, ondorioz,m ezin zaio aintzatetsi beste etxe bat jasotzeko eskubidea.
Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta udalaren erabakia baieztatzea, hau da, errekurtsogileari kalteordainak eta etxe berria jasotzeko eskubideak ez aintzatestearena.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Eztesi egin behar da eta ezetsi dugu Javier Bacáicoa San Martín jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa; errekurtso hori birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2000ko azaroaren 2ko ebazpenaren aurkakoa da; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2.996 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-4255 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Oscar Zapata Sendoa jaunak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 15ean egin duen Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurka. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
2.996 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4255 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar Zapata Sendoa jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 15ean egin duen Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurka.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 15ean egin duen Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurka. Tasa hori eragin zen ibilgailu bat kendu zelako era ez egokian gidatzeagatik, hau da, arnasketan 0,25 mg./l.tik gorako alkohol-tasa izateagatik (emaitza 0,99mg./l. izan zen) (Avenida del Ejército), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, likidazioa deuseztatzeko eta ordaindu duena itzultzeko (9.100 pezeta) eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaleko garabiaren esku hartzea eragin duten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean, zeren, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatu bezala, trafikoa zaintzearen ardura duten agintaritzaren agenteek egindako salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen baitute. Kontuan hartu da espedientean interesatuari arnasaren bidez alkohol-intoxikazioa antzemateko egin zitzaizkion bi proben emaitzen kopia dagoela; lehenbizikoa 2001eko urriaren 14ko 14:50etan, alkohola 1,06 mg/l-koa zen, eta bigarrena egun bereko 15:31etan, kasu horretan 0,99 mg/l. Beraz, argi dago arau-haustea gertatu zela.
Beste alde batetik aztertu behar da ea egokia izan zen garabiak ibilgailua eramatea. Bada, horri dagokionez, esku hartu zuten agenteek (354 eta 259 zenbaki profesionalak dituzten udaltzainak) ondokoa adierazi zuten beraien txostenean: "ibilgailua ezin da estazionatu handik hurbil eta ez dago inor horretaz arduratuko denik, beraz, udal garabiak kendu eta Trinitarios-era eraman behar du".
Bigarrena.- Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eraman ahal ditu arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba egiten badiote... Ondore horretarako, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.5 artikuluko 2 idatz-zatiko a) letran xedaturik dagoenez, arau-hauste oso larria da "lege honen menpeko bideetan ibilgailuak gidatzea, arau bidez ezarritako alkohol tasak gainditu arte edari alkoholdunak edanda, eta, betiere, estupefaziente, psikotropiko eta horrelako substantziak hartuta gidatzea.... Trafikoari buruzko Legeak xedatutakoaren ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua), urriaren 23ko 2282/1998 Errege Dekretuak emandako idazkeran, 20. artikuluko lehenengo paragrafoan hauxe dio: Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen menpeko bideetan ezin da ibilgailurik gidatu odoleko alkohol-tasa litroko 0,5 gramotik gorakoa edo arnasako alkohol-tasa litroko 0,25 miligramotik gorakoa denean. Horregatik, garabi zerbitzuak ibilgailua kentzea eta horren ondorio den tasa ordainaraztea antolamendu juridikoan ezarri dena betez egin dira. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, udal garabi zerbitzuak ibilgailua kendu zuelako Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 15ean emandako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren Likidazioaren aurka jarri zena; likidazio hori baieztatu behar dugu eta baieztatu dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria.
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 29an emandako 3.065. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0039 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro María Alba Moreno jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Burlatako Udalak 2001eko irailaren 19an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 5eko ebazpenaren aurka (502/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"3.065. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0039 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, Pedro María Alba Moreno jaunak jarri du errekurtsoa, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Burlatako Udalak 2001eko irailaren 19an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 5eko ebazpenaren aurka (502/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-haustea egiteagatik Burlatako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 5eko ebazpenaren aurka. Hasierako ebazpenaren bidez isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua era ez egokian aparkatzeagatik larrialdietarako ibilgailuentzat erreserbatuta dagoen aldean, bera zamaketa lanak egiten ari zela (La Fuente kalea, 12-bakoitia), antolamendu juridikoa urratuz (502/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Burlatako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean.
Kasu honetan, birjarpenezko errekurtsoari dagokion ezespen-ebazpena 2001eko azaroaren 19an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari -posta ziurtatua erabiliz, Grupo Urdánoz kalean, 12-2.a, B, Iruña; bai hori eta bai zehapena jaso eta sinatu egin zituen, nork-eta interesatuak berak eta horrela identifikatu zuen bere burua postako beharginaren aurrean, izenak, bi deitura eta N.A.N. zenbakia emanez-, beraz, esan behar da funtsean manuzkoak diren legezko beharkizunak bete zirela eta, gora jotzeko errekurtsoa 2002ko urtarrilaren 2an aurkeztu zen. Beraz, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Burlatako Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 5eko ebazpenaren aurkakoa (502/01 zenbakiko zehapen-espedientea).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 30ean emandako 3.071. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luciano Elcarte Gil jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 16an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurka (472/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"3.071. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hamarrean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, Luciano Elcarte Gil jaunak jarri du errekurtsoa, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 16an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurka (472/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-haustea egiteagatik Barañaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurka. Hasierako ebazpenaren bidez isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua era ez egokian aparkatzeagatik oinezkoen trafikoan eragozpen larriak eraginez -oinezkoen igarobidea- (Lur Gorri, 22), antolamendu juridikoa urratuz (472/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Barañaingo Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean.
Kasu honetan, birjarpenezko errekurtsoari dagokion ezespen-ebazpena 2001eko azaroaren 26an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari -posta ziurtatua erabiliz, Doctor Huarte San Juan kalea, 8-beheko solairua, Lizarra (Nafarroa; bai hori eta bai zehapena pertsona berak jaso eta sinatu zituen, nork-eta postako langilearen aurrean J.V. Elcarte izenarekin identifikatu zenak, horren NAN zenbakia 72.650.567 da-, beraz, esan behar da funtsean manuzkoak diren legezko beharkizunak bete zirela eta, gora jotzeko errekurtsoa 2002ko urtarrilaren 31n aurkeztu zen. Beraz, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurkakoa (472/01 zenbakiko zehapen-espedientea).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 30ean emandako 3.072 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0453 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Caparrós Martínez jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboaren 2000ko irailaren 8ko bahitura-probidentziaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zion Udaleko Alkatetzaren 2001eko azaroaren 22ko ebazpenaren aurka (18981/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"3.072. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hamarrean
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0453 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Caparrós Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboaren bahitura-probidentziaren aurka 2000ko irailaren 8an jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zion Udaleko Alkatetzaren 2001eko azaroaren 22ko ebazpenaren aurka (18981/99 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzeagatik munta hori betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboaren bahitura-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka (erreferentziako zehapen-espedientea). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, Auzitegi honi betearazpidezko bidea ez egokitzat jotzeko erregutu dio.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi eta horretan bere jarduketaren oinarriak azaltzen ditu
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Auzitegi honetan dagoen dokumentazioa aztertu ondoren ikusi da interesatuari erreklamatu zaion zorra preskribatuta dagoela. Horri dagokionez esan behar da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik, ondokoa: "Arau-hausteak eta zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira"; eta arau horrek, kasu honetan Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu. hain zuzen ere: zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori. Hori dela eta, hauxe gogorarazi behar dugu: isuna: Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. Preskripzioa eten eginen da interesatua jakitun dagoela zehapen prozedura hasten denean eta preskripzioaren epea berriz hasiko da baldin eta zehapen-espedientea hilabete baino epe luzeagoan etenda badago ustezko erantzuleari egotzi ezin zaizkion zioengatik ".
Bada, aztergai dugun kasu honetan ikusten ahal da zehapenaren preskripzioaren epea eten egin zela premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpenaren bidez, hau da, 2000ko urtarrilaren 19an, eta beterarazpen espedientea hilabete baino denbora luzeagoan geldirik egon zela premiatuari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik; ondorioz, partikularrak orain aurkaratu den bahitura-probidentzia jaso zuenean, 2001eko uztailaren 9an (horren aurkako birjarpenezko errekurtsoa jarri zen data, egun hori baino lehenago ez zelako egon jakinarazpenik) urte batetik gorako denbora igaro zen eta, ondorioz, zehapena preskribatuta zegoen eta preskripzio hori ofizioz adierazi beharrekoa zen.
Azkenik, adierazi behar dugu premiamenduzko-probidentziaren aurka birjarpenezko errekurtsoa aurkezteak ez duela eten preskripzioaren epea, BSLren 81.2 artikuluak ezarri duelako zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen direla, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez dela etengo preskripzio hori (gauza bera adierazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioko Auzietarako Salak 2001eko martxoaren 15eko epaian, eta oraindik zehatzago hurrengo maiatzaren 31koan (R.Ar. 762). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa onestea eta errekurritu den egintza deuseztatzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak eman duen bahitura-probidentziaren aurka aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka aurkeztu zena; egintza horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 24an emandako 2.744 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0750 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Roberto Martínez Celigüeta jaunak jarri duena, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eta 2001eko urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (29421/00 eta 515/01 zenbakia duten udal espedienteak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.744. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0750 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, Roberto Martínez Celigüeta jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eta 2001eko urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (29421/00 eta 515/01 zenbakia duten udal espedienteak).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko bi probidentzien aurka. Probidentzia horiek Iruñeko Udalak agindu zituen trafikoko arau-hauste bi egiteagatik ezarri ziren isunak borondatezko epean ez ordaintzeagatik (erreferentziako zehapen-espedienteetan). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentziak deusezta daitezela erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko 97. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "1.- Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
29421/00 zenbakia duen zehapen-espedientearekin eragin den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzematen ahal da kasu honetan ez dela Bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere gertatu. Zehapen-ebazpenaren jakinarazpena interesatuari berari zuzenean egin zitzaion 2001eko otsailaren 12an, eta horren aurka jarri zen 1078/01 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen, hain zuzen ere 2001eko ekainaren 27ko gure ebazpenaren bidez. Gero orain aztergai dugun premiamenduzko-probidentzia eman zen, hain zuzen ere urte horretako abuztuaren 27an.
Bigarrena.-Aipatu dugun premiamenduzko-probidentzia (29421/00 zenbakia duen espedientea) behinola errekurritu zen eta, arestian adierazi den bezala, ezetsi egin zen isunaren emaitza da. Egia da, bai, eta hala aitortu du Auzitegi honek, lehenago erabiltzen zuen irizpidea aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendura (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1. artikulua, 20/1998 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Hala ere, Udalak, errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena iraungita dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan." eta, honela bukatzen du; "Zehapen-ebazpena ez da irmoa eta hori argi frogatzen du auzi-errekurtso hau berau aurkezteak, eta, irmoa ez dela kontuan hartuta, zaila da preskripzioaren epea zenbatestea".
Hirugarrena.-Zehapenen preskripzioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2. artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Irmotasun hau Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziak ezarri duenaren ildotik ulertu behar da (1981eko irailaren 26ko -R.Ar. 3850-, eta 1992ko irailaren 21eko -R.Ar. 6937- epaiak, besteak beste), eta baita ekintza edo erabaki bat administrazioko bidetik ez epaileen bidetik errekurtsorik jartzeko aukerarik ez dagoenean dagoen egoera juridikoa ere, hain zuzen ere aurkaratzeko epeak igaro direlako edo eman diren ebazpen edo epaiek errekurtsoak ezetsi dituztelako, eta egintza horiek irmoak direlako eman den epaia ez delako aurkaratu edota ez dagoelako nori aurkeztu.
Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da, "dies a quo", zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2. artikuluetako arauak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2. artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.
Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.
Azken batean, toki erakundeen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.
Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa udalaren administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 2001eko ekainaren 27an eman genuen ezespen-ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago 29421/00 zenbakia duen udal espedienteari dagokionez, ez dela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea, hain zuzen ere 29421/00 zenbakia duen espedienteari dagokionez.
Laugarrena.-515/01 zenbakia duen zehapen-espedientearekin eragin den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzematen ahal da kasu honetan Erregelamenduaren 89.1. artikuluko d) balizkoan ezarri dena bete dela, ez delako ahaleginik egin zehapen-ebazpena interesatuari zuzenean jakinarazteko ediktuen bidezko sorospidezko argitalpenari ekin aurretik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan xedatutako moduan. Bada, horri aurre eginez Iruñeko Udalak esaten ahal du interesatua ebazpen-proposamena egiteko ahaleginak egin diren helbide horretan ezazaguna izan ondoren (Iratxeko Monastegia kalea, 42-2 I, Iruña) ediktuen bidezko argitalpenari ekin zitzaion eta horrela argitaratu ziren hala ebazpen-proposamen hori nola zehapen-ebazpena, baina aurrez bigarrenaren jakinarazpen pertsonala egiteko ahaleginik egin gabe edota herritar horren beste egoitzaren bat jakiteko ahaleginik egin gabe. Dema dela, antzeman da udal administrazio horrek berak ezagutzen zuela errekurtsogilearen beste helbide bat (Benjamín de Tudela kalea, 17-4 A, Iruña) eta agian horretara jotzeko aukera izan zuen ediktu bidezko sorospidezko jakinarazpena egin aurretik zehapen-ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egitearen ondoreetarako (kontuan har bedi argitalpen hori salbuespenezko kontua dela eta beste aukerarik ez dagoenean baino ezin dela erabili), helbide horretara jo zuelako orain aurkaratu den premiamenduzko-probidentzia jakinarazteko. Beraz, bidezkoa da errekurtso hau onestea 515/01 zenbakia duen zehapen-ebazpenean adierazi diren asmoei dagokienez.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Zati baten onetsi behar dugu eta onetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi arau hauste egiteagatik isunak ezari zituen eta horien munta betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka jarri zena, eta bidezkoa da 515/01 zenbakia duen zehapen-espedientearen ondorioz eman den premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea, eta baieztatu egin behar da 29421/09 zenbakia duen zehapen-espedientearen ondorioz eman den premiamenduzko-probidentzia baieztatzea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria.
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 24an emandako 2.745 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0754 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Garísoain Alonso jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (132856/01 eta 133068/01 zenbakiko udal espedienteak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.745. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0754 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Garísoain Alonso jaunak jarri du errekurtsoa, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (132856/01 eta 133068/01 zenbakiko udal espedienteak).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu ez ziren trafikoko arau-hauste biren zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (erreferentziako zehapen-espedientea). Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia horiek deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta dokumentazio horretan bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak azaltzen ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89.1. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea aztertu ondoren kasu honetan Erregelamenduaren 89.1. artikuluko d) balizkoan ezarri dena bete dela, zehapen-ebazpena manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zaiolako errekurtsogileari.
Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".
Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpen horiek interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela ordutegiko aldearekin egin (bi kasuetan; lehen ahalegina 2001eko maiatzaren 14an egin zen, 12:40etan, eta bigarrena urte eta hil horretako 16an, eta hori ere 12:40etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen eta horrek ekarri du Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak trafiko arau-hausteetarako ezarri duen zehapenen preskripzioaren epea igarotzea, eta zehatu behar den egintza preskribatuta dago. Beraz, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa onetsi behar da.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste bi egiteagatik ezarri ziren bi isunen munta kobratzea bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka aurkeztu zena; egintza horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 1ean emandako 2.648 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1684 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, David Jiménez Vidaurre jaunak jarri duena, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2002ko martxoaren 15eko zehapen-ebazpenaren aurka (961396/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.648. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1684 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. David Jiménez Vidaurre jaunak jarri du errekurtsoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2002ko martxoaren 15eko zehapen-ebazpenaren aurka (961396/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez) trafikoko arau-haustea egiteagatik 96,15 euroko (16.000 pezeta) isuna ezarri zuen zehapenaren aurka, hain zuzen ere ibilgailu bat zamaketak egiteko esparruan estazionatzeagatik eragiketa horiek egiteko erreserbatuta dagoen ordutegian eta berak jarduera hori egin gabe (Castillo de Maya kalea, 42), antolamendu juridikoa hautsiz. Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteek salatutako gertaerak, kontrako frogarik ez dagoenean, egiazkotzat eman behar dira, eta kontuan izan behar da, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren zaintzaile edo kontrolatzaileengana, berauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala ere, egia da gertaeren lekuko izandako edozein pertsonaren salaketa beti dela, Goi Auzitegiak dioen bezala, kontuan hartu beharreko froga-elementua, gainerako inguruabarrekin batera aztertu beharrekoa, salaketa egia den ala ez argitzeko (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia -6728 E.Ar.-). Horixe gertatu da hizpide dugun kasuan, administratuaren errugabetasun-ustea ezerezteko Udalak beste frogabide batzuk erabili baititu, zaintzailearen adierazpenaz gain; besteak beste, argazkia erantsi dio espedienteari eta hartan argi ikusten da NA-4258-AZ ibilgailua behar ez bezala aparkatuta zegoela.
Bigarrena.-Egia da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluari jarraituz, agintaritzaren agenteek egindako salaketak berehala jakinarazi behar direla. Baina ez dute baldintza hori bete behar trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileek, ez direlako agintaritzaren agenteak, goian esan bezala, ez eta gainerako herritarrek ere, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteak salatzen dituztenean.
Bigarrena.-Beste alde batetik, ezin da baieztatu, errekurtsogileak egiten duen bezala, zehapena ezartzeko egintza preskribatuta dagoela, eta hori horrela da kontuan hartuta, hori bai, arau-haustea egin denetik (2001eko irailak 20) eta harik-eta salaketa Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu arte (10. zenbakia, 2002ko urtarrilaren 23koa), eta bidezko Udaleko ediktuen oholtza jarri arte, igaro den aldia arau-haustea preskribatzeko ezarrita dagoen epea baino gehiago dela (hiru hil, Bidetasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluan ezarri denaren arabera, beti ere martxoaren 24ko 5/1997 Legeak ezarri duena betez idatzi dena), halaber, egia da argitalpen horri ekin aurretik salaketa jakinarazteko bi ahalegin egin zirela. Posta Zerbitzuaren bidez eta ordutegi desberdinetan alegia, interesatuari ezagutzen zitzaion azken helbidean, 2000ko urriaren 22an eta 24an, hurrenez hurren, eta horrela eten egin zela preskripzioaren epea. Horixe da behin eta berriz Nafarroan egoitza duen administrazioarekiko auzibideetarako jurisdikzioak erabiltzen duen iritzia.
Hirugarrena.-Beste alde batetik, errekurtsogileak arau-hausleari dagokionez esaten duena kontuan hartuta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.3. artikuluak dioenez, ibilgailuaren titularrak argi eta garbi identifikatu behar du arau-haustea egin duen gidaria eta ezin du aitzakiarik jarri legearen aplikazioari itzuri egiteko. Ildo beretik, Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 23ko 154/1994 Epaian hauxe adierazi zuen: "zalantzarik gabe, ibilgailuaren jabeak, bere jabetzari lotutako eskubide eta betebeharren kariaz, eta, bereziki, ibilgailua behar ez bezala erabiliz gero pertsonen bizia, osasuna eta osotasuna arriskuan jar litezkeelako, une oro jakin behar du nork gidatzen duen bere ibilgailua....
Kasu honetan, ibilgailuaren titularrak uki egin zion, une egokian, formulatu zen salaketaren aurkako alegazioak aurkezteari, eta orain esaten du, errekurtsoaren bidean, bera ez dela arau-haustearen egilea. hau da, denboraz kanpo eta, ondorioz, eraginik gabe.
Laugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna ezarri ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Kasu honetan, salatutako egintza arau-hauste larria da, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2.g) artikuluak ezartzen duen bezala, eta 96,16 euroko (16.000 pezeta) zehapena ezarri da, zenbateko zuzena, Auzitegi honen iritziz. Bestalde, errekurtsogileak hamar eguneko epea izan zuen, salaketa jakinarazi ziotenetik, isun hori 100eko 20ko deskontuarekin ordaintzeko.
Azkenik, zehapen-espedientean ikusi dugunez, legez eskatzen diren formazko betekizun guztiak bete dira, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak aurkezteko, Bide Segurtasunari buruzko legeko 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste larria egiteagatik isuna ezarriz Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpen baten aurka jarritakoa (961396/01 zenbakiko zehapen-espedientea)
ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria.
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 19an emandako 2.801 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1981 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Juan Ramírez Avila jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 22an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (1543/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.801. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1981 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Ramírez Avila jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 22an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (1543/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Juan Ramírez Avila jaunak, Auzitegi honetan 2002ko apirilaren 29an sartu zen idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 22an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (1543/01 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2002ko maiatzaren 6ko probidentziaren bitartez (hurrengo maiatzaren 7an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2. artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta txosten hori Auzitegi honetan 2002ko uztailaren 29an jaso zen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gorago aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, beti ere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Juan Ramírez Avila jaunak Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 22an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa (1543/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 5ean emandako 2.686 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-2099 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ignacio Bengoechea Sáez de Maturana jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (11888/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.686 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-2099 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Bengoechea Sáez de Maturana jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (11888/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Ignacio Bengoechea Sáez de Maturana jaunak, Auzitegi honetan 2002ko maiatzaren 8an sartu zen idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka (11888/01 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2002ko maiatzaren 14ko probidentziaren bitartez (hurrengo maiatzaren 15ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2. artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta txosten hori Auzitegi honetan 2002ko uztailaren 2an jaso zen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gorago aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, beti ere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Ignacio Bengoechea Sáez de Maturana jaunak Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premianenduzko-probidentziaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa (11888/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Iragarkiaren kodea: A0210434
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
