I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.
Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,
Jakinarazten du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 205/2002 zenbakiko espedientea tramitatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Limpiezas Seoane, S.L. enpresaren gainean egindako arau-hauste aktari buruzkoa (184/2002 zk.). Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2002ko irailaren 18an. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:
1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 184/2002 arau-hauste aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Limpiezas Seoane, S.L. enpresari laurehun eta berrogeita hamar euroko (450,00 euroko) zehapena jartzea.
2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea eta, horrekin batera, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa paratzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.
Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko du. Epe horretan ordaintzen ez badu, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko zaio.
Eta aipatutako enpresa, Limpiezas Seoane, S.L., hondarreko helbidea Berriozarren zuena (Arantzazuko Andre Maria kalea, 4, 31195), egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa, behar diren ondorioetarako.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren bederatzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0211078