138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, Barne zuzendari nagusiak abuztuaren 20an emandako 1500/2002 Ebazpenarena kasu honetan. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.5 artikuluan xedatua:

"1500/2002 Ebazpena, abuztuaren 20koa, Barne zuzendari nagusiak emana, zezen ikuskizunen arautegiaren aurka ustez egin duen arau-haustea dela-eta, Roberto Rodrigo Gil jaunaren (NAN: 33.428.452, eta helbidea: Asenjo pintorea, 6-6.a. C, Iruña) kontrako zehapen prozedura irekitzen duena.

Foruzaingoak, zezen ikuskizunen arautegiaren aurka ustez egin duen arau-haustea dela-eta, Roberto Rodrigo Gil jaunaren kontrako salaketa igorri du.

Salaketa horretan honako gertaera hauen berri ematen du: 2002ko uztailaren 11n Iruñean egindako zezenketan Roberto Rodríguez Gil jaunak, ikuslea baitzen, hainbat gauza hondarrera bota zituen, arratsaldeko seigarren zezena toreatu zenean.

Salatutako gertaerak ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.4.e) artikuluak xedatutakoaren kontrako arau-haustea izan daitezke (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua). Arau-haustea larritzat jotzen dute Foru Lege horren 23.13 artikuluak eta ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onesten duen Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 95.3 r) artikuluak. Halaber, 90,15 eta 901,52 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahal da, 97.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta erantzukina duten pertsonei eskatzen ahalko zaie.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27.2. artikuluak (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onesten duen Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99 a) artikuluak diotenarekin bat, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Roberto Rodrigo Gil jaunaren (NAN: 33.428.452, eta helbidea: Asenjo pintorea, 6-6.a. C, Iruña) kontrako zehapen prozedurari hasiera ematea, zezen ikuskizunen araudia ustez hautsi duelako.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahal izanen du; horrek zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua).

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta María Jesús González Muñoz andrea idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

3. Ebazpen honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktore eta idazkari izendatu direnei.

4. Ebazpen hau Roberto Rodrigo Gil jaunari jakinaraztea eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea (Karlos III.a, 2 -31002 Iruña).

5. Prozedura hau ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Ebazpen honen datatik hasita, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20.6 artikuluaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0210567