138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

294/2002 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zenbait bulegori beste egitura bat eta beste eginkizun batzuk ematen dizkiena.

Azaroaren 20ko 928/1992 Foru Aginduaren bitartez atxiki zitzaizkion Gerorapenen eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Zordunen Kontabilitaterako Bulegoa Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atalari; gero, martxoaren 11ko 54/2002 Foru Dekretuaren bidez, iruzurraren aurka borrokatzeko planak bi unitate organiko berri behar zituela oharturik, beste Atal bat sortu zen Dirubilketa Zerbitzuan, Gerorapenak Kudeatzeko Atala izenekoa, eta izena aldatu zitzaion Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atalari, geroztik Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atala deitua.

Gerorapenak Kudeatzeko Atal berriaren eginkizunak Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Atala zenak egiten zituenez gero, bidezko da Gerorapenen eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Zordunen Kontabilitaterako Bulegoa kentzea, Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalari atxikiak, eta beste bi bulego sortzea: Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa, Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalari atxikia, eta Gerorapen Bulegoa, Gerorapenak Kudeatzeko Atalari atxikia.

Horrela, atal hauek osatzen dute Dirubilketa Zerbitzua: Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalak Kobrantzaren Aplikazio Bulegoarekin; Gerorapenak Kudeatzeko Atalak, Gerorapen Bulegoarekin; Derrigorrezko Dirubilketaren Atalak, Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Derrigorrezko Dirubilketa Kudeatzekoa atxikita dituenak; eta, azkenik, Prozedura Berezien Atalak.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 50. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Kendu egin dira Dirubilketa Zerbitzuko Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Ataletik Gerorapenen eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Zordunen Kontabilitaterako Bulegoa.

2. artikulua Sortu egin dira Gerorapen Bulegoa, Gerorapenak Kudeatzeko Atalari atxikia, eta Kobrantzaren Aplikazio Bulegoa, Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalari atxikia.

3. artikulua Gerorapen Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

-Ebazpenak tramitatu eta kontabilizatzea.

-Ordainketen helbideratze-sortak prestatu eta kontrolatzea.

-Helbideratu gabekoei ordainketa-gutunak igortzea.

-Deuseztatzeak eta ordainketa aurreratuak.

-Ordainketak kudeatzea, ez-betetzeak eta bermeak.

-Indarra duten xedapenetan bere esku utzitako gainerako eginkizunak edo Gerorapenak Kudeatzeko atalburuak bere ardurapean utzitakoak.

4. artikulua Kobrantzaren Aplikazio Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

-Igorpen telematikoak jaso eta baliozkotzea.

-Kobrantza baliozkotu eta aplikatzea.

-Entitate laguntzaileekin izaten diren intzidentziak kudeatzea.

-Ordainketa-gutunen ereduak eguneratzea.

-Normalizatu gabeko hamabostaldiak koadratu eta kontabilizatzea.

-Oker egotzitako kobrantzak deuseztatu eta zuzentzea.

-Indarra duten xedapenetan bere esku utzitako gainerako eginkizunak edo Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Ataleko buruak bere ardurapean utzitakoak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0211878