138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1320/2002 EBAZPENA, urriaren 16koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 14an eman 948/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Cadreitako Udal Plana aldatu eta Entredoscaminos alderdiko industrialde berrirako lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri programatu bihurtzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 14ko 948/2002 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, Foru Agindu hartan berean adierazitako zehaztapen lotzaileak bete direla frogatzeko agiriak aurkeztea.

Udalak agiri horiek aurkeztu dituenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Foru Agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cadreitako Udal Plana aldatu eta Entredoscaminos alderdiko industrialde berrirako lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri programatu bihurtzeko espedientea behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 14an eman zuen 948/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Espedientea bertako Udalak sustatu du. Foru Agindu horren testua Ebazpen honen Eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Ebazpen hau Cadreitako Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaseian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

"948/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cadreitako Udal Plana aldatu eta Entredoscaminos alderdiko industrialde berrirako lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri programatu bihurtzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Cadreitako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Cadreitako Udal Plana aldatu eta Entredoscaminos alderdiko industrialde berrirako lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri programatu bihurtzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri da, hots, Foru Agindu hartan berean adierazitako zehaztapen lotzaile hauek bete direla frogatzeko agiriak aurkeztea:

-Herrilan Departamentuaren adostasun txostena, NA-134 errepidearen gaineko eraginari eta proposaturiko lotunearen ezaugarriei buruz. Hala bada, bidezko diren aldaketak testu bategin batean aurkeztea.

-Banaketa eremua zehatz-mehatz mugatzea. Hari atxikiriko edo hartatik bazterturiko orotariko sistemako lurzorua (errepidea biribilgunea) adieraziko da. Horren ondorioz, AR-Sektorea-SGko Plan Partzialeko Sektorea eta Exekuzio Unitatea mugatuko dira. Kasuan kasuko eremuak emanen dira.

-Eremuak, lurzati-planoaren araberakoak. Hortik eremu hauek aterako dira:

Antolaketaren eremua, guztira: 128.255 m2.

Errepideaz iparraldeko industrialdearen eremu garbia: 111.980 m2.

Aprobetxamendua sortzen duen eremu pribatua, guztira: 111.685 m2.

NA-134 errepidearen eremua, hirigintzako aprobetxamendutik kanpo geldituko dena (errepide hori Nafarroako Gobernuarena da): 9.270 m2.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Aldaketa horren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Cadreitako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0211295