138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

652/2002 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Doneztebeko "Belbieretxea" gazteendako aterpea hobetzeko obren espedientea onetsi eta obra horiek esleitzen dituena.

1.-Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Azpiegitura eta Zerbitzu Orokorren Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 305/2002.

2.-Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskripzioa: Doneztebeko "Belbieretxea" mendizale aterpea hobetzeko obrak.

3.-Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta era:

Obra hauek lehiaketa arruntaren eta prozedura irekiaren bidez izapidatu ziren. Iragarkia 2002ko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Epe horretan lehiatzaile bat ere aurkeztu ez denez, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 80.1 a) artikuluan xedaturikoa betez, espedientea honelaxe izapidatu da:

a) Izapidaketa: presakoa.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko lehiaketa negoziatua.

4.-Prezioa:

Zenbateko osoa: 148.367,09 euro, BEZa barne.

5.-Esleipena:

a) Eguna: 2002ko urriaren 4an.

b) Enpresa: Construcciones Artamendi, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0211097