I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2002ko azaroaren 7koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoendako 2003. urteko laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea onesten duena. Prozedura irekia erabiliko da eta lehiaketa bidez adjudikatuko.
Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoendako 2003. urteko laguntza teknikoa kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: 2003. urtean, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoetan laguntza teknikoa emanen duen enpresa hautatzea (2003/2 espedientea).
-Tramitazioa: arrunta.
-Adjudikatzeko prozedura: irekia.
-Adjudikatzeko bidea: lehiaketa publikoa.
-Kontratuaren aurrekontua: 248.000 euro, BEZa barne.
-Lanak egiteko epea: 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko abenduaren 11 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz A.P.A.J.ari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
-Klausulen pleguak: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.
-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko abenduaren 23ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren zazpian-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: A0212043