I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2002ko urriaren 28koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana. Horren bidez onesten dira 2003. urtean Nafarroako Gobernuko Argitalpen Atalak kudeatuko dituen argitalpenen fotokonposizio eta filmazioko ohiko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea eta lehiaketa publikoaren bidezko esleipena.
-Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.
-Xedea: Nafarroako Gobernuaren argitalpenen fotokonposizio eta filmazioko ohiko lanak 2003. urterako kontratatzea.
-Aurrekontua: 45.000 euro.
-Proposamenen aurkezpena: 2002ko abenduaren 11ra arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a etorb., 2-behea, Iruña) edo Administrazio Publikoaren Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 20/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako erregistro edo bulegoetan.
-3. gutunazala jendaurrean irekitzeko toki-egunak (Proposamen ekonomikoa): 2002ko abenduaren 19an, goizeko 9,00etan, Argitalpen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
-Agiriak: agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude Argitalpen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0211791