138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 21ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea, 2003. urterako, prozedura irekiaz eta lehiaketa bidezko esleipenaz kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea 2003. urterako kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea 2003. urtean eginen duen enpresa hautatzea (2003/1 espedientea).

-Tramitazioa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 306.277,00 euro.

-Lanak egiteko epea: 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko abenduaren 16a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz A.P.A.J.ari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-behea, Iruña) bulegoko egun-ordu baliodunetan.

-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko abenduaren 30eko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0211876