138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1005/2002 FORU AGINDUA, irailaren 10koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia (I. fasea: Iruña-Lizarra) eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen emakida-kontratuaren obra-zuzendaritzarako laguntza teknikoa" egiteko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da irailaren 10eko 1005/2002 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

-Esleitzeko prozedura edo bidea: irekia, lehiaketa.

-Esleipenaren prezioa: 4.079.144,04 euro.

-Epea: 36 hilabete.

-Esleipen-hartzailea: Aldi Baterako Enpresen Batasuna (Eptisa, Servicios de Ingeniería, S.A. / Sers, Consultores en Ingeniería y Arquitectura, S.A. / Ingeotec, S.A.).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0210511