138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

465/2002 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikastetxe publikoetako eskola jantokietako zerbitzuaren kontratazioa 2002-2003 ikasturtera luzatzen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu zerbitzu horien esleipena hartu zuten enpresei eskola jantokiko kontratuak luzatzea.

Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n eman zuen 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Jantoki zerbitzuak emateko 401/1997, 373/1998, 149/1999, 343/2000 eta 382/2001 Foru Aginduen bidez enpresekin sinaturiko kontratuak 2002-2003 ikasturterako luzatzea. Foru Agindu honen eranskinean ageri dira enpresak, zerbitzuak eta diru kopuruak.

2. Jantokian bazkaltzera zenbat ikasle gelditzen diren jakindakoan, Foru Agindu honetan prezioa kalkulatzeko kontuan hartu den kopuruarekin alde nabarmenik baldin badago, diru aldetik behar den egokitzapena egitea, eta aldaketa horren ondotik kontuan hartzea bazkaltiarren benetako kopurua, falta diren zerbitzuetarako.

3. Baimena ematea luzapen bakoitzerako aipatzen diren gastuetarako, 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 33.1 artikuluan, ondorengo aurrekontuen kargurako gastu konpromisoei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. 2002ko irailetik abendura bitarteko denborari gehienez ere 331.623,06 euroko kostua dagokio guztira, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren 2002ra luzatutako 2001eko aurrekontuko 41620-2210-425200 kontusailaren kargura; 2003ko urtarriletik ekainera bitarteko denborarako gutxi gorabeherako kopurua 547.594,22 eurokoa izanen da guztira, urte horretako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

4. Deialdia eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara daitezela agintzea.

5. Foru Agindua eta eranskinak igortzea enpresa interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Hezkuntza Hedapenaren Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Eskolako jantoki zerbitzuaren luzapena. 2002-03 ikasturtea

ANTSOAIN "Ezkaba" H.L.H.I.P. JANGARRIA,S.L. 2,60 390

AGOITZ "San Miguel" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 4,42 (lau zaintzaile barne) 134

BERRIOZAR "Mendialdea" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,58 (bederatzi zaintzaile barne) 375

BETELU "Araxes" H.L.H.I.P. SERUNION 4,84 (bi zaintzaile barne) 49

CASCANTE "Vicenta María" H.L.H.I.P. SERUNION 3,26 66

DONEZTEBE H.L.H.I.P. eta D.B.H.I. JOSE RAMON ECHEVESTE URRUTIA 3,00 319

ELIZONDO "San Francisco Javier" H.L.H.I.P TALLUNCE, S.L. 3,56 70

ETXARRI-ARANATZ "San Donato" H.L.H.I.P. ISABEL NAZABAL AUZMENDI 3,68 (lau zaintzaile barne) 125

GARRALDA ./ "Ntra.Sra. de Orreaga" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 4,92 (lau zaintzaile barne) 124

GOIZUETA "Andrés Narbarte Xalto" H.L.H.I.P. ISABEL ECHEVERRIA ZUBIRI 4,89 (zaintzaile bat barne) 31

UHARTE "Virgen Blanca" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,51 138

IRURTZUN "Atakondoa" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,25 (bost zaintzaile barne) 196

LEITZA H.L.H.I.P. TALLUNCE, S.L. 5,58 (zaintzaile bat barne) 33

LEKAROZ "Lekaroz-Elizondo" B.H.I. SEDENA, S.L. 4,12 78

LEKUNBERRI H.L.H.I.P. TALLUNCE, S.L. 4,51 (bi zaintzaile barne) 73

IRUNBERRI "San Juan" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 4,36 7

OTSAGABIA H.L.H.I.P. SERUNION 4,78 (bi zaintzaile barne) 38

ATARRABIA "Lorenzo Goicoa" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,45 (zortzi zaintzaile barne) 363

ZIZUR "Camino de Santiago" H.L.H.I.P. TALLUNCE, S.L. 3,29 (bost zaintzaile barne) 321

ZIZUR "Erreniega" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 2,86 255

ZUBIRI "Xabier Zubiri" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 4,91 (bi zaintzaile barne) 52

Iragarkiaren kodea: A0211082