134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

207/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, José Luis Martínez Martínez jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Elbarriak Zaintzeko Zentroko zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Luis Martínez Martínez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Elbarriak Zaintzeko Zentroko zuzendari izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2002ko urriaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: a0210838