III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R I A I N
Beriaingo Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza behin betikoz onetsirik
Beriaingo Udalak, 2002ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beriaingo Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, iragarkia herriko iragarkien oholean eta 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko uztailaren 10ekoan, argitara eman eta gero, eta inork ez du haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan ezarritarko prozedura betez, Udal honek, 2002ko irailaren 30ean egindako bilkuran, behin betikoz onetsi zuen ondotik ematen den ordenantza, hala agintzen baita aipatutako Foru Lege horretako 326. artikuluan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Beriainen, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.
BERIAINGO UDALAREN BIKOTE EGONKORREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
1. artikulua. Beriaingo Udalaren Bikote egonkorren erregistroak izaera administratiboa du eta bertan sartzen ahalko dira hurrengo artikuluan aipatzen diren elkartzeak eta elkartze horien bukaerak, ordenantza honetan ezartzen diren era eta baldintzetan.
2. art. Ordenantza hau aplikatzerakoan, bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, bikote egonkortzat hartuko da bi pertsonaren arteko elkartze libre eta publikoa, ezkontideenaren pareko afektibitate-harreman batean, sexu-joera kontuan izan gabe, baldin eta adinez nagusi badira edo adingabeko emantzipatu, eta zuzeneko lerroan edo alboko lerroan, bigarren mailaraino, odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik ez badute. Elkartze hori osatzen duten kideek ezin izanen dute beste pertsona batekin ezkontza-loturarik izan edo bikote egonkorrik osatu.
3. art. Bikoteek, sexu-joera kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin aurreko artikuluan azaldutako elkartzeren bat osatzen badute.
Gutxienez, bikoteko kide batek egon beharko du Beriango Udalean erroldaturik, bertan bizi ohi delako.
Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere bikote egonkorren beste erregistroren batean.
4. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aitzinera, haien artean ordenantza honetako 2. artikuluan zehazten denaren araberako elkartze bat osatzen dutela deklaratzeko.
5. art. Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo zuzeneko lerroan edo alboko lerroan, bigarren mailaraino, odol-edo adopzio-ahaidetasuna badute.
Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Horrelakoetan, medikuaren irizpena beharko dute, ordenantza honetako 2. artikuluan zehazten denaren araberako elkartze bat osatzeko gaitasuna aitortzen diena.
Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago, beste batekin bikote egonkorra osatzen badu edo ezkontzeko gaitasunik gabea deklaratua bada.
6. art. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak nahi dituen argitasun guztiak agertarazten ahalko ditu beren arteko elkartzeari buruz. Hitzez hitz idazten ahalko dira, baita ere, elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmen guztiak.
Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira, bikoteko bi kideak bertara joanda.
Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko, aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.
7. art. Beriaingo Udalean ordenantza honek eskatutako baldintzei jarraikiz inskribatzen diren elkartze guztiek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute, Udalaren eskumenekoak diren gaietan.
8. art. Bikote egonkorren erregistroa Udalaren idazkaritza orokorraren ardura izanen da. Inskripzioak eta luzatzen diren ziurtagiriak doakoak izanen dira erabat.
9. art. Aurreko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua egonen da, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.
10. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa izanen da bere oinarrizko inskripzioa, eta haren bazterrean jarriko dira geroago Liburu Orokorrean elkartze horri buruz egiten diren gainerako idazpen guztiak.
11. art. Erregistroan Liburu Lagungarri bat ere izanen da, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zein orrialdetan dauden inskribaturiko bikoteekin zerikusia duten oharpenak.
12. art. Erregistroaren publikotasunerako modu formala idazpenen gaineko ziurtagirien luzapena izanen da, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondoren. Erregistrora jotzeko, hari buruz indarra duten arau orokorrei jarraituko zaie.
I. ERANSKINA
Bikote egonkorren udal erregistroa
Beriaingo Udalean, ........... urteko ...............aren ....an, ........... orduan, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren arduradunaren aurrean,
Honako hauek elkarrekin agertu gara:
Izena: ..................., sorterria: .................., helbidea: ................, non erroldatua: ................; adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); N.A.N. zenbakia: .............., eta
Izena: ..................., sorterria: ..............., helbidea: ................., non erroldatua: ..............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); N.A.N. zenbakia: .................,
Eta adierazten dugu:
"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako
Aitortzen dugu:
Lehenbizi: ........ urtetik eratzen dugula bizikidetasunezko elkartze bat, ezkontzarik gabea. Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: .............. (gogorarazi behar zaio ................. jaunari/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian.)
Bigarren: ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.
Hirugarren: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.
Laugarren: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta elkartzeko inolako ezgaitasunik ere.
Bosgarren: ez dugula nahi (nahi dugula) gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmena erregistroan inskribatzea.
Seigarren: baimena ematen dugula Beriaingo Udal Erroldan datu hauek egiaztatzeko.
Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Beriaingo erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.
Horiek guztiak horrela,
Beriaingo Udal honetako Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.
Eginbidea.-Agerraldi honen bidez gauzatu egiten da ............... jaunak/andreak eta ............... jaunak/andreak eratzen duten elkartzearen inskripzioa.
Hori guztia jasoarazten da eta nik ziurtatzen dut, Beriainen, .........an.
Idazkaria,
II. ERANSKINA
Beriaingo Udalean, ........... egunean, honako hauek agertu gara:
Izena: ...................., N.A.N. zenbakia: ..............; eta
Izena: ..................., N.A.N. zenbakia: ..............,
Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat jotzeko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udalaren erregistroan.
Horregatik guztiagatik, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat jo dadila aipatutako elkartzearen inskripzioa, eta horretarako sinatu egiten dugu agerraldi honetan.
Eginbidea.-Agerraldi honen bidez, Liburu Orokor nagusiko idazpenaren ondoan, ....... orrialdeetan, ................ jaunak/andreak egindako deklarazioa idazten da, .................... jaunak/andreak eta ...................... jaunak/andreak osatutako elkartzea iraungitzeko.
Hori guztia jasoarazten da eta nik ziurtatzen dut, Beriainen, .............an.
Idazkaria
Iragarkiaren kodea: A0210881