134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

206/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Lourdes Rezusta Sagasti andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Elbarriak Zaintzeko Zentroko zuzendari kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen duenaren arabera, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal du erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lourdes Rezusta Sagasti andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Elbarriak Zaintzeko Zentroko zuzendari kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2002ko irailaren 30az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: a0210837